SEKZIO OFIZIALAREN BARRUAN

Fantek, Caye Casas-en eta Albert Pintor-en "Matar a Dios" filma eskainiko du

Sitgeseko Zinemaldian Ikus-Entzuleen Saria lortu zuen filma GAUR ARRATSALDEAN eskainiko da, 20:00etatik aurrera, Azkuna Zentroko Auditorioan

DEIA.EUS - 2018(e)ko maiatzaren 6a, igandea - 12:44etan eguneratua

Fantek Caye Casasen eta Albert Pintoren "Matar a Dios"filma eskainiko duVER VÍDEOReproducir img

(VIMEO)

Galería Noticia

Fantek Caye Casasen eta Albert Pintoren "Matar a Dios"filma eskainiko duReproducir

Zinegileek gaur goizean aurkeztu dute komunikabideen aurrean ikus-entzuleek 20:00etan Azkuna Zentroko auditorioan ikusi ahal izango duten euren lehengo film luzea. FANT24ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus.

BILBO. Caye Casas eta Albert Pinto zinegileek gaur goizean aurkeztu dute Bilbon euren lehenengo film laburra, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko–FANT 24ko Sekzio Ofizialean lehiatuko den “Matar a Dios” (Espainia, 2017). Sitgeseko Zinemaldian Ikus-Entzuleen Saria lortu zuen filma GAUR ARRATSALDEAN eskainiko da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Azkuna Zentroko Auditorioan.

“Matar a Dios” komedia beltzean, familia bat urte amaiera ospatzeko ari da prestatzen baso erdian dagoen etxe isolatu batean, gizon misteriotsu bat heltzen denean;ipotxa da, Jainkoa dela dio, eta goizean gizaki guztiak akabatuko dituela esaten du. Bi pertsona baino ez dira salbatuko, eta familia aukeratu du bizirik iraungo duten bi horiek hautatzeko. Gizateriaren etorkizuna, normala denez euren buruak salbatu nahi dituzten zoritxarreko lau pertsonaren eskuetan dago.

Filma hainbat sari irabazi ostean helduko da FANTera, Ikus-Entzuleen Saria Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldi Fantastikoan eta Morbido Film Festeko Epaimahaiaren Aipamen Berezia, beste batzuen artean. “Matar a Dios” gaur goizean aurkeztu da Bilbon, Caye Casas eta Albert Pinto zuzendarien eta Itziar Castro antzezlearen partaidetzarekin, Justo Ezenarro FANTeko zuzendariak lagunduta.

Albert Pintó zuzendari eta gidoilaria da, eta duela zenbait urtetik irakasle gisa egiten du lan ESCACen, eta Bartzelonako publizitate ekoiztetxe batean ere aritzen da. Zenbait film labur zuzendu ditu, horien artean “Aún hay tiempo” eta “Lucille”, ESCAC Films-ekin eta “NADA S.A.” Caye Casasekin. Azken hori ere zuzendari eta gidoilaria, eta marrazkilari eta umorista grafiko gisa ere aritzen da 1999tik Fotogramas, Cinemanía, El Periódico, Interviú edo Sport komunikabideetan.

Euren banakako ibilbideetatik aparte, elkarrekin arrakasta handia lortu dute 300 jaialdi baino gehiagotan parte hartzeko aukeratua izan den, Gaudí sarietarako izendapena jaso duen, nazio eta nazioarte mailako 50 jaialdi baino gehiagotan saria irabazi duen (batez ere Ikus-entzuleen sariak jasoz) eta telebista kate garrantzitsuek, HBOk, besteak beste, eskuratu duten “NADA S.A.” film laburrarekin. Bien artean egindako lehenengo proiektu horrek lortutako harrera beroak, hurrengo proiektu hauetan ere elkarlanean jarraitzera bultzatu ditu: “RIP” film laburra eta orain FANTera helduko den “Matar a Dios” film luzea.

FANT GEHIAGO

Golem – Alhondigako 2. Aretoko doako programazioaren barruan, bihar, ASTELEHENEAN, 17:45ean, FANTeko Maisuak sekzioaren barruan, iaz hil zen Tobe Hopperren “La casa de los horrores” (1981) lana eskainiko da. Horrez gain, 19:50ean, Panorama sekzioaren barruan, ikus-entzuleek “Necronomicón” ikusi ahal izango dute, Marcelo Schapces zuzendaria bertan dela, eta 22:00etan, The Vicious Brothers-ek zuzendutako “Extraterrestrial”.

Sekzio Ofizialean, 16:15etik aurrera, Ryühei Kitamuraren “Downrange” (AEB, 2017), Klim Shipenkoren “Salyut 7” (ERRUS, 2017), euren filma aurkezten Bilbon egongo diren Justin Bensonen eta Aaron Moorheaden “The Endless” (USA, 2017) eta Sun-ho Choren “A Day” (KOR, 2017) ikusi ahal izango dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120