DATORREN ASTEAN

Udaltzaingoak ibilgailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina abiaraziko du

Kontrolak bihar, astelehena, maiatzak 7, hasi eta hilaren 13ra bitartean egingo dira

DEIA.EUS - 2018(e)ko maiatzaren 6a, igandea - 11:08etan eguneratua

Udaltzaingoak abiaraziko du ibilgailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina

Udaltzaingoak abiaraziko du ibilgailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina

Galería Noticia

Udaltzaingoak abiaraziko du ibilgailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina

Ekimena Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunak jabetzea, bide-segurtasuna bermatzearren da helburua. Kontrolak bihar, astelehena, maiatzak 7, hasi eta hilaren 13ra bitartean egingo dira. 2017an egin ziren kanpainetan 611 ibilgailu ikuskatu eta 115 salaketa jarri ziren IAT epe barruan ez egiteagatik

BILBO Astelehen honetatik (maiatzak 7) domekara (hilak 13) Bilboko Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) kontrolatzeko kanpaina jarriko du abian, Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruan.

Pneumatikoen egoerari eta higadura-mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argiei ere. Horrez gain, ekimen honen helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.


Bilboko Udaltzaingoko Segurtasun eta Laguntza Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira.


2017 URTEAN AN EGINDAKO KANPAINEN DATUAK


2017an Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko lau kanpaina egin ziren. Udaltzaingoak 611 ibilgailu ikuskatu zituen eta horietako 115 ibilgailuri, hots, %18,8ri, salaketa jarri zien IAT epe barruan ez pasatzeagatik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120