Zirrikituetatik begira

Bukaerak

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 5 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

EtaK azken komunikatua eman du aste honetan, eta ez Eusko Jaurlaritza ez Nafarroako Gobernua ez dira izan Kanbon, nahiz eta adierazpen instituzionala egin. Aitzakia merkearekin lehenengoa, (Kanbo ez dago Euskadin!), aitzakiarik gabe bigarrena, UPNren jarrera oldarkorra --aipatu gabea- arrazoi, iruditzen zait niri. Espainiako Gobernuak Kanbo non egon daitekeen jakiteko asmorik ere ez du agertu.

Erruaren zati bat ETAk izan dezake, eszenafikatzea gehiegi luzatu duelako, baina gertatu denak badu garrantzia Kanbora ez ezik, edonora ere joateko ahalegina egiteko.

ETAk gaizki bukatu du, gaizki eta berandu. Porrotaren sentsazio ikaragarriarekin, atzean 855 hildako, beste hainbeste zauritu, eta salbatu nahi zuen populua, eta banguardia, erru, lotsa eta bekatua egin duelako sentsazioarekin, akiturik eta etorkizuna irudikatzeko ezgauza. Balio izan du zerbaitetarako ETAk gatazka bat, basko eta Espainiaren artean dagoena, bere buruarekin identifikarazteaz gainera? Galdera hori egin beharra dugu, geure buruak edozein klasetako abertzaletzat ditugun guztiok. Zertarako jaio zen ETA? Zergatia badakigu.

ETAren iharduna polimiliekin bukatu izandako Euskal Herri bat imaginatu beharra dugu, bidean galdu, eta beharbada irabazitakoa, irudikatu eta okerra izan dela erabakitzeko.

Estatuak, ikusten da Katalunian, beharbada berdin jokatuko zuen, baina iruditzen zait Euskal Herri kohesionatuago bat izango genukeela;esaterako, ez ziren izango mugimendu sozialetan laurogehi hamarkadaren erdialdeko borroka armatuaren inguruko eztabaida antzu eta zatikatzaile haiek, eta, beharbada aldaketa bihurtuko zen helburu eta ez ETAren iharduna bera;ez ginen horren sektarioak izango, eta, batez ere, orain beste arintasun bat luke gure kulturak. Ez genuen presorik izango, eta geure buruak beste modu batez irudikatuko genituen, eta, ondorioz, desberdinak izango ginen;hobeak, segur aski.

Jon Juaristik Kiplining lapurtutako epitafio hura baino ez zaigu gelditzen: “Zeure buruari galdetzen diozu bidaiari, zergatik hil garen gazte? / Zergatik erail dugun horren ergelki? / Gurasoek gezur esan ziguten, horixe da dena”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120