BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA-FANT

Bilbok Issa López zinegile mexikarraren “Tigers are not afraid” filmaren premierea jasoko du

Uriko ikusleek bihar ikusi ahal izango dute, 22:15ean, Azkuna Zentroko Auditorioan

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 5a, larunbata - 15:13etan eguneratua

"Tigers are not afraid"trailerraVER VÍDEOReproducir img

(Videocine)

Galería Noticia

"Tigers are not afraid"trailerraReproducir

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen Sekzio Ofizialean lehiatuko den Issa López zinegile mexikarraren “Tigers are not Afraid” (Mexiko, 2017) film luzearen estatuko premierea jasoko du Bilbok asteburu honetan.

BILBO. Filma bihar eskainiko da Azkuna Zentroko Auditorioan gaueko 22:15ean . Bere zuzendariak gaur goizean aurkeztu da “Tigers are not Afraid”, Justo Ezenarro FANT Bilbaoko zuzendariak lagunduta.

Issa Lópezen hirugarren film luzea den “Tigers are not Afraid (Vuelven)” lanak txaloak eta Beldurrezko Zuzendaritza Onenaren saria jaso zituen Texasen dagoen Austingo Fantastic Fest jaialdian, genero horretako Estatu Batuetako zinemaldi garrantzitsuenean. Gainera, historia egin du, sari hori jaso duen lehenengo emakumea izan baita. Horrez gain, Ikus-entzuleen Saria eta Zilarrezko Erroia lortu ditu Bruselako BIFFFean.

Ikus-entzuleek ikusi ahal izango duten istorioa, Mexikon narkotrafikotik bizirik irautea lortzen duten umeak inguratzen dituzten mamuei buruzko maitagarrien ipuina da. Filmak Stephen King egilearen edo Guillermo del Toro zinegilearen txaloak ere jaso ditu, besteak beste, eta azken horrek etorkizunean, ekoizle gisa, Issa Lópezekin lan egiteko konpromisoa iragarri du.

“Tigers are not Afraid”, Estrellaren ama, bera zaintzeko inor utzi gabe bat batean desagertzen denean hasten da. Neska gazteak kalean amaituko du, eta kaleko ume talde batean sartuko da, gertakari kate arriskutsu eta tragikoan murgilduz.

Issa López (Mexiko hiria, 1971) idazlea eta zine ekoizle eta zuzendaria da. “Efectos secundarios” (2006), Warner Brothersek Mexikon ekoiztu zuen lehenengo filma, eta “Casi divas” (2008) film luzeak idatzi eta zuzendu ditu. Issa López “Ladies Night” eta “Niñas mal” lanen gidoilaria ere izan zen. Horrez gain, 2007an Instituto Nacional de Bellas Artes izenekoaren Premio Nacional de Novela José Rubén Romero saria lortu zuen Lengua muerta eleberria ere idatzi zuen.

Bihar, 13:00etan, Bastida Aretoan, “Emakumeen zuzendaritza zine fantastikoan” izeneko topaketa-solasaldia egingo da, Vanesa Fernández Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko - ZINEBIko zuzendariak moderatuta, eta hauen presentziarekin, beste batzuen artean: Issa López zinegile mexikarra, Itziar Castro antzezlea eta FANTeko edizio honetarako aukeratu diren film laburren bi zuzendari, Arantza Ibarra eta Laura Silva.

TIGERS ARE NOT AFRAID (VUELVEN)
  • Mexiko –/ 2017 / 83 min.
  • Zuzendaritza: Issa López.
  • Gidoia: Issa López.
  • Ekoizpena: Marco Polo Constandse.
  • Musika: Vince Pope.
  • Muntaketa: Joaquim Martí.
  • Antzezleak: Paola Lara, Hanssel Casillas, Rodrigo Cortes, Ianis Guerrero, Tenoch Huerta, Juan Ramón López.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120