haien produkturik berritzaileenekin

Euskadiko kalitateko elikagai eta edarien 34 enpresak Madrilgo Gourmets Azokan parte hartuko dute

Munduko gastronomiaren produktutik berritzaile eta abangoardistenak egongo dira Madrilen maiatzaren 7tik 10era

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 5a, larunbata - 15:44etan eguneratua

Euskadi Gourmet azokan.

Euskadi Gourmet azokan. (IREKIA)

Galería Noticia

Euskadi Gourmet azokan.

Euskadiko kalitateko elikagai eta edarien 34 enpresak haien produkturik berritzaileenak erakutsiko dituzte Gourmets Azoka 2018an. Madrilen izango da, IFEMAko azoka gunean, maiatzaren 7tik 10era.

BILBO. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, HAZI Fundazioaren laguntzarekin antolatu du euskal enpresa hauetako 24ren asistentzia, Euskadi Basque Country markaren barruan talde moduan parte hartuz.

Gourmets Azoka

Gourmets Azoka Europako delicatesenen azoka nagusia da . Bere hogeita hamaikagarren edizioan 1.630 erakustoki izango ditu, 40.000 gourmet produktu baino gehiago erakusteko. Zalantzarik gabe, nekazaritza elikagaien industriako azken joerak ezagutzeko erakusleihorik handiena da.

Pasa den urtean azoka honek 93.346 bisitatik gora izan zuen. Horietatik %14 atzerriko 71 herrialdetakoak izan ziren.

Gourmets Azoka banatzaile profesionalei (inportatzaileak/esportatzaileak, saltoki handiak, e-commerce, txikizkako merkataritza, elikadura kateak eta HORECA kanalean espezialistak), ostalaritzako profesionalei eta kalitateko elikaduraren segmentuan espezialistei zuzenduta dago.

Euskal enpresen nobedadeak

Campos –Salica enpresa bermeotarrak berritasun ugari aurkeztuko ditu, ikerketa eta garapen prozesu luze eta intentsuen fruitu, kontsumitzaileei kalitate, zapore, trazabilitate edo elikagai segurtasun bermerik handienak eskaintzeko. Berritasun horiek produktu lerro batzuk zabaltzen dituzte, hala nola Bonito del Norte kontserbak, hegaluze izoztuak, edo ostalaritzara zuzendutako izoztuak.  Gourmets 2018n hauek dastatu ahalko dira:  Kantauriko Eko Bio MSC Antxoa, Eko Bio MSC Hegaluzea, MSC hegaluze hanburgesa izoztua, atuna xerra izoztuak Teriyaki saltsan eta tomatearekin, eta atun-bola izoztuak tomate saltsan eta espainiar saltsan.

Amurrioko Licores Barañano enpresak, berriz, bere SloeGin dry gin gina berria emango du ezagutzera;botaniko natural hautatuekin (basarana, ipuruaren fruitua, baiak, zerealak, jengibrea, asentsioa, limoi eta laranja azalak) aleko alkoholetan beratuz egindako gina da, eta zutabe bikoitzeko coffey alanbikeetan birdestilatua. Gainera, Barañano Vermuta aurkeztuko dute, 1831tik datorren gure likore tradizioa eta aperitibo hau egungo garaietara egokitu izana konbinatuz, horrela vermut orekatua, borobila eta luzarokoa lortuz.

Añanako Gatz Haranako Fundazioak bere gatz fin berria eramango du azokara. Añanako gatzaren kalitatea ziurtatua dago bere artisau ekoizpenagatik eta nazioarteko sukaldaririk onenetakoen errekonozimenduarekin. Orain, gatz hau bera, egunero erabiltzeko xehatua aurkeztu dute.

Cafes Baque enpresak hartzeko prest dagoen Caffè Latte berria aurkeztuko du, CCold Brew kafearekin egina, erauzketa motelekoa, organikoa eta esne osoarekin, azukre puntu batekin.  %100 naturala den edaria, kontserbagarririk, egonkortzailerik eta aroma gehiturik gabe. Kañabera azukredun kafe eta infusio organikoak ere aurkeztuko dituzte.

Eizaguirre hanburgesak enpresa oiartzuarrak ezagutzera emango du ezkur-txerri iberrikoko hanburgesa.

Rafa Gorrotxategi postregile artisau tolosarrak “Gorrotxak” aurkeztuko ditu, gorringo eta arbendol pastetxoak, albendol teilak, eta laranjadun txokolatez estalitako teilak, hirurak ere glutenik gabeko produktuak;txokolate eta laranja konfitatudun Panettoneaz eta Tolosako zigarrotxo finez gain.

Errenteriatik Ederpescak bakailo-masail gezatu berriak eramango ditu.
Euskal Sagardoa sor markako bi sagardo Gourmets Azokan izango dira: Astarbe eta Petritegi. Azken honek Astigarragako tradizio zahar bat berreskuratu du, eta “Petritegi Aparduna” aurkeztuko du, apardun sagardoa, naturala, botilan bigarren hartzidurakoa, eta 9 hilabeteko haziera duena, metodo tradizionalekin egina.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120