Bi fasetan egingo da

Kukularrako lotunea egokitzeko obrak maiatzaren 7an hasiko dira

Lan horien bidez zirkulatzeko erreien zabalera murriztuko da eta derrigorrezkoa izango da abiadura 80 km/o-tik 60 km/-ra jaistea

DEIA.EUS - Sábado, 5 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:20h

La obra en Kukularra reducirá atascos en La Avanzada.

La obra en Kukularra reducirá atascos en La Avanzada. (Foto: P. Viñas)

Galería Noticia

La obra en Kukularra reducirá atascos en La Avanzada.

Lan horien bidez zirkulatzeko erreien zabalera murriztuko da eta derrigorrezkoa izango da abiadura 80 km/o-tik 60 km/-ra jaistea;balizatuko den lehen tartea Plaiabarriko adarra izango da, Arrontegitik Asuaraino.Kukularrako lotunearen egokitzapena bi fasetan burutuko da eta aukera emango du lotuneari itsatsita N-637 errepidean gertatzen diren pilaketak gutxitzeko, hau da, hala Avanzadan nola Arrontegiko zubiaren irteeran eta Txorierriko saihesbidearen hasieran

Kukularrako lotunean egingo diren obren seinalizazioaren hasierako lanak maiatzaren 7ko astean hasiko dira. Jarduketaren lehen faseari ekiteko aurretiazko lanak izango dira;obra hauei esker N-637 errepidean beste errei osagarri bat gehituko zaio Arrontegi-Txorierri mugimenduari Enekuriko lotunea gainditu arte.

Lehen fase honetako obren iraupena 12 hilekoa izango da eta saihestu ezinak diren ukipen batzuk izango ditu trafikoan. Horrela, langileen segurtasuna bermatzearen ondoreetarako ahalik eta gehien isolatuko da lan-plataforma galtzadaren gainerako tokiekiko. Lan egiteko alde hori sortzeko, besteak beste, zirkulatzeko erreien zabalera murriztuko da. Horregatik guztiagatik derrigorrezkoa da gaur egungo abiadura 80 km/o-tik 60 km/o-ra jaistea eta, ondorioz, abiadura-radarrak inguruabar berri horien arabera egokituko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak asko sentitzen ditu ukipen horiek eragin ditzaketen eragozpenak eta pertsona erabiltzaileei seinalizazioaren aginduak betetzeko eta ixteko eta babesteko jarriko diren materialak arretarik handienarekin zaintzeko eskatzen die. Halaber, kontuan hartu behar da obrek apurka-apurka aurrera egingo dutela eta, aldi berean, seinalizazioak horren araberako bilakaera izango duela.

Bi fase dituen obra

Kukularrako lotunearen birmoldaketa bi fasetan burutuko da lotuneari erantsita dauden tarteetan pilaketa eta itoguneak murriztearen ondoreetarako, hau da, BI-637 errepidean (la Avanzada) eta baita N-637 errepidean ere (Arrontegiko zubiaren irteera eta Txorierriko saihesbidearen hasiera);aldi berean, azken errepide horrekiko lotze-tarteak kenduko dira. Horrela, konfluentziak eta dibergentziak egokituta eta errepide horietan errei berriak sortuta, zerbitzu-maila eta lotze-ahala eta ingurua hobetzen dira. Jarduketak Getxo-Bilbo (BI-637) eta Arrontegi-Derio (N-637) noranzkoetan baino ez dira egingo.

Lanen lehen fasea Balzola SA enpresari adjudikatu zaio eta inbertsioa 5,12 milioi eurokoa da. Lan hauen barruan N-637 errepidean jardungo da (Arrontegiko zubiaren irteera eta Txorierriko saihesbidearen hasiera Enekuriko sarreraraino).

Helburua, Getxo-Derio bidegurutzea beste era batera diseinatuta eta praktikan ia esparru osoan beste errei bat sortuta, alde horretan gertatzen diren pilaketak eta itoguneak murriztea da;berariaz aipatu behar da Plaiabarriko irteeraren diseinu berria, eta baita BI-604 errepidearen (Enekuri) azpian kapazitatea irabaziko dela ere, bi kasuetan eskuragarri dagoen bide-plataforma optimizatuz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120