azarotik apirilera bitartean

Trafiko Zuzendaritzak 17 aldiz aktibatu egin du Neguko Bidezaintza Plana

Hamar aldiz abiarazi behar izan du fase operatiboa ere elur maila 700 metrotik behera jaitsi zelako

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 4a, ostirala - 10:46etan eguneratua

Uno de los seis quitanieves que trabajaron por las calles de Donostia.

Elurra Donostian.

Galería Noticia

Uno de los seis quitanieves que trabajaron por las calles de Donostia.

Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak 17 aldiz aktibatu du azarotik apirilera bitartean Neguko Bidezaintza Planaren segimendu eta informazio fasea, elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsi izanaren ondorioz. Gainera, 10 aldiz abiarazi behar izan du fase operatiboa ere elur maila 700 metrotik behera jaitsi zelako.

BILBO. Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoa 5 aldiz elkartu da (azken ekitaldietako zifrarik handiena da), eta ?guraizea? eginda errepidean gurutzatuta geratu diren ibilgailu astunak erreskatatzeko garabi astunak batez beste ohikoa dena baino gehiagotan mugiarazi behar izan dira (batez bestekoa 12 da eta aurten 22 aldiz mugiarazi dira). 2016/17ko neguan 6 aldiz aktibatu zen fase operatiboa, 2015/16ko neguan 8 aldiz eta 2014/15eko neguan 9 aldiz;aktibazioen azken ekitaldiotako zifrarik altuena, beraz, 2017/18ko negukoa da, 10 aldiz aktibatu baita. Aktibazioen kopuru osoa ere aurreko neguetakoa baino handiagoa da: 2014/15ean 12 izan ziren, 2015/16an 11 eta 2016/17an 8, eta 2017/18ko neguan 17 izan dira. Udazkenaren hasiera lehorra izan bazen ere, elurra lehenengo aldiz 2017ko azaroaren 8an eta 9an egin zuen, elur-maila 900 metroan kokatu zen, Gipuzkoan prezipitazioak iraunkorrak izan ziren eta Kantauri isurialdean txingor-ekaitzak izan genituen. Elurrak ez zuen zirkulazio-arazorik sortu Euskadiko errepide-sarean (Opakuako eta Herrerako mendateetan bakarrik behar izan ziren kateak zirkulatzeko), baina prezipitazio ugarien ondorioz ohi baino istripu gehiago izan ziren ibilgailuak errepidetik atera izanaren eta kolpeen ondorioz. Gipuzkoa ekialdeko hainbat lekutan metro koadroko 60 litro inguru egin zituen 24 orduan. Bilbon ere 57 litro egin zituen azaroaren 8an, urri osoan baino ia lau aldiz gehiago (15 litro).

Bigarren elurtea 2016ko azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean iritsi zen, elur-maila 500-700 metro artean kokatu zen hasiera batean (abenduaren 1ean eta 2an 200-400 metroan), eta fase operatiboa aktibatu behar izan zen, beraz. Erregistratutako gorabehera nagusia izan zen abenduaren 1ean itxita egon zirela N-1 errepidea (Etzegarateko mendatean) eta A-15 autobidea 08:30etik 11:00etara bitartean elurra gogotik egin zuenez. Bestalde, egun horretan bertan zulo handi bat agertu zen AP-8 autobiderako Arroa Beheko sarbidean;tximista batek Zestoako elizako kanpandorrea txikitu zuen eta harkaitz handiak jausi ziren N-634 errepidean, Getaria eta Zumaia artean. Araban, zirkulatzeko arazorik handienak Herrerako, Opakuako, Zaldiarango eta Urduñako mendateetan izan zituzten.

Hurrengo lau elurteak 2017ko abenduan izan genituen, zehazki 8-9an, 11-12an, 15-17an eta 27-28an. Elur-maila ez zen 700 metrotik behera jaitsi eta ez zen gorabehera esanguratsurik sortu elurraren ondorioz. Halabaina, azpimarratu behar da ?Ana? borraskak ekarritako 123 km/h-tik gorako abiadurako haizeak astindu zuela Euskadi hilaren 10ean, Bilboko aireportuan 22 hegaldi utzi behar izan ziren bertan behera eta arbolak jausi ziren Euskadiko errepide-sareko hainbat puntutan, besteak beste, AP-68 autobidean Zanbranan, A-624 errepidean Zuian eta GI-2630 errepidean Oñatin. Segurtasun Sailak Euskadiko Babes Zibileko Planaren alerta-egoera aktibatu zuen egun horretan, abenduaren 10ean, haize gogorragatik.

Zazpigarren elurtea 2018ko urtarrilaren 5etik 8ra bitartean izan genuen, elur-maila 200-400 metroan kokatu zen eta prezipitazio ugariak izan genituen Bizkaian eta Gipuzkoan larunbatean, urtarrilaren 6an (Errege Egunean). Egun horretan zirkulazio-arazoak izan ziren A-15 autobidean, Gipuzkoan, eta errepidea itxita egon zen Andoain eta Nafarroako muga artean, bi noranzkoetan, arratsaldeko 16:40etik hilaren 7ko goizaldeko 02:43ra arte autoentzat (eta 05:40 arte kamioientzat). N-1 errepidea ere itxita egon zen Etzegarateko mendatean, bi noranzkoetan, 18:15etik hilaren 7ko 08:30ak arte.

Zortzigarren aldiz elurra 2018ko urtarrilaren 9tik 12ra bitartean egin zuen, elur-maila 500-700 metroan kokatu zen hilaren 11n, eta zirkulazioan arazoak sortu zituen N-622 errepidean Altuben, N-240 errepidean Barazarren eta AP-1 autobidean Armiñonen. Elizalde ibaiak gainezka egin zuen eta horrek ere arazoak sortu zituen BI-635 errepidean, Gernika eta Muxika artean. Urtarrileko hurrengo bi elurteak 13-15ean eta 25-17an izan genituen, elur-maila 700-900 metroan kokatu zen bi kasuetan, eta ez zen aparteko arazorik sortu errepide-sarean.

Otsailean beste lau elurte izan genituen: 1etik 10era, 12an eta 13an, 21ean eta 22an eta 27an eta 28an. Ostiralean, hilaren 2an, itxita geratu ziren Araban Altubeko, Opakuako, Urduñako eta Herrerako mendateak eta Gipuzkoan Arrateko, Mandubiako eta Otzaurteko mendateak. Gainera, tarteka eten egin zen zirkulazioa, elurra kentzeko makinak errepidea garbitzeko lanetan aritu ahal izateko, N-1 errepidean Etzegaraten eta A-15 autobidean Andoaindik Nafarroara arteko mugan. Bestalde, AP-68 autobidean, Aretako ordainlekuan, elurra kentzeko makinen atzetik ibilgailu astunen konboiak antolatu behar izan ziren zirkulatu ahal izateko. Otsailaren 2an txingor-zaparrada handiak eta etengabeak izan genituen eta AP-8 autobidean, Orion, hainbat istripu izan ziren eta 12 km-ko ilarak sortu ziren bi noranzkoetan. Egun berean Burgosko probintziako errepideetako sarearen egoera ikaragarri zaildu zen, eta debekatu egin zitzaien Burgoserako noranzkoan zirkulatzea ibilgailu astunei. Larunbat goizean, hilaren 3an, N-634 errepidea moztuta geratu zen Zumaia eta Getaria artean tamaina handiko harri eta lur jausi baten ondorioz. Otsaileko bigarren elurtean, hilaren 12 goizean, hainbat ibilgailu harrapatuta geratu ziren N-240 errepidean, Barazarreko mendatean, elurraren ondorioz;egun berean, arratsaldeko 13:50ean, istripua izan zuten 6 autok eta 2 kamioik N-622 errepidean Bilborako noranzkoan, eta errepidea itxita egon zen eta 5 kilometroko ilarak sortu ziren. Asteartean, hilaren 13an, goizaldean 300 metro luzeko eta 100 metro zabaleko mendi-hegala jausi zen Larrabetzu eta Morga lotzen dituen BI-3102 errepidean, eta errepidea erabat hondatuta geratu zen baina ez zen kalte pertsonalik izan. Otsaileko hirugarren egoera meteorologiko txarrean oso tenperatura hotzak izan genituen eta izotza egin zuen leku askotan, baina ez zen prezipitaziorik izan eta errepide-sarean ez zen gorabehera azpimarragarririk sortu. Otsaila elurte handi batekin amaitu zen, asteazkenean, hilaren 28an, elur asko egin baitzuen 03:00etatik 12:00etara, eta elur-maila itsasertzeraino jaitsi zen lehenengo orduetan. Zirkulazio-arazo ugari sortu ziren errepide-sareko puntu askotan.

Otsailean beste bi abisu aktibatu behar izan ziren: 6an eta 7an eta 17tik 22ra bitartean. Lehenengoan elur-maila 700-900 metrora arte jaitsi zen, prezipitazioak itsasertzean bakarrik izan ziren ugariak, eta txingorra egin zuen arren ez zen aparteko zirkulazio-arazorik izan. Martxoko bigarren alerta, laranja, elurragatik aktibatu behar izan zen asteleheneko, martxoaren 19ko, 18:00etatik astearteko, martxoaren 20ko, 12:00etara, eta elur-maila 100-200 metroan kokatu zen. Prezipitazioak ez ziren ugariak izan ordu-tarte horretan, eta zirkulazio-arazoren bat edo beste baino ez zen sortu mendate garaienetan, Opakuan eta Herreran, esate baterako.

2017/18ko negualdi luze honen azken astindua apirilean izan genuen, 10etik 11ra bitartean, elur-maila 700-1000 metroan kokatu zen, eta prezipitazioak ahulak izan ziren eta ez zuten zirkulazio-arazo azpimarragarririk sortu. Baina asteazkenean, apirilaren 11n, prezipitazio iraunkorrak izan genituen eta moztuta geratu ziren bigarren mailako hainbat errepide ibaiek gainezka egin zutelako (BI-735 Erandio, A-3022 Gebara, A-3322 Argantzun, A-4301 Igorre, A-4356 Andagoia, A-4358 Iruña-Veleiarako sarbidea) eta lur-jausiak izan zirelako (A-4154 Urturi, N-634 Zarautz). Ibai-arroetako egoera ikusita, apirilaren 11n eta 12an Uholdeei Aurre Egiteko Planaren 1. arrisku-maila aktibatu zen.

Laburbilduta, 2017/18ko neguan aurrekoetan baino elurte gehiago izan ditugu batez beste (guztira 17 aldiz aktibatu dira abisuak eta alertak, eta azken urteotako neguetan batez beste 10 aktibatu izan dira). Horren ondorioz, 5 aldiz elkartu behar izan da krisi-mahaian Neguko Bidezaintza Planaren Koordinazio Organoa. Mahai hori osatzen dute, besteak beste, Trafiko Zuzendaritzaren, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren eta hiru foru-aldundietako Errepideetako Zuzendaritzen zuzendaritza-mailako ordezkariek. ?Guraizea? eginda errepidean gurutzatuta geratu diren ibilgailu astunak erreskatatzeko garabi astunak ere ohi baino gehiagotan mugiarazi behar izan dira (batez beste 12 aldiz mugiarazten dira, eta aurten 22 aldiz).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120