1,42 euro kiloa

Antxoa kanpainak datu onak aurkeztu ditu hasieratik

Euskadiko flotak 8.000 tona antxoa baino gehiago harrapatu ditu

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 4a, ostirala - 11:22etan eguneratua

Un arrantzale descarga anchoa en puerto.

Arrantzale bat portuan. (Ramon Basaldua)

Galería Noticia

Un arrantzale descarga anchoa en puerto.

Getarian “Antxua Eguna” ospatzen ari diren egun berean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek antxoa kanpainaren hasierako datuak aurkeztu ditu, eta aurkezpenean esan duenez, “Euskadiko arrantzaleek jada 8.000 tona antxoa baino gehiago harrapatu dituzte, kiloko prezioa 1,42 euro izanik batez beste”. Zentzu horretan, Orozek esan du -“kanpaina ondo hasi da, eta batez besteko prezioa txikiagoa izan bada ere harrapaketak iazkoak baino gehiago ian dira (2017 / 6.000 tona – batez besteko salmenta prezioa, 1,78€). Oraindik hilabete batzuk falta dira arrantzaldia bukatzeko eta espero dugu kanpaina amaiera arrakastatsua iragarri ahal izatea” – zehaztu du Oroz sailburuordeak.

Berdelaren arrantzaldiaren gaineko datuak

Berdelari dagokionez, Orozek ondo baloratu du bukatu berri den kanpaina. Bere hitzetan, “11.000 tona arrain harrapatu dira, eta batez besteko prezioa 0,97 eurokoa izan da kiloko”. Harrapaketak iazko ekitaldikoak baino zertxobait gutxiago izan dira eta batez besteko salmenta prezioa, berriz, pixka bat handiagoa (12.800 tona – 0.93 euro kiloko)” .

Konpromisoa sektorearekin Getariako Antxua Egunean

Antxua Eguna Getariako Udalak eta Arrantzaleen Kofradiak elkarrekin antolatutako ekitaldia da eta, ekitaldi horretan parte hartuta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak berriro erakutsi du Euskadiko baxurako arrantzaren sektorea babesten duela eta arrantza sektoreari oro har esker ona erakusten diola.

Antxua Egun honen ospakizunen barruan, Bittor Orozek azpimarratu nahi izan du exekutibo autonomoak Euskadiko arrantza sektorearen balio kate osoari, erauzketa unetik merkaturatze unera artekoari babes irmoa ematen diola.

Hala, gogoratu du euskal arrantzako produktu bikainak jendearen artean zabaltzeko egiten ari diren ahaleginak, besteak beste, informazio kanpainak eginez, azokak antolatuz eta azoketan parte hartuz (Euskadiko Arrantza Azokak, esaterako) eta banaketa kate nagusiekin hitzarmenak sinatuz, haien establezimenduetan Euskadiko bertako eta kalitateko produktuak egotea araua izan dadin.

Antxoa kontsumitzeko aholkuak kontsumitzaileentzat

Biztanleentzat orohar gomendatzen da arrainak tripak kenduta dituela erostea, eta, bestela, ahalik eta lasterren norberak kentzea, erraien barrunbea bereziki garbituta. Gomendatzen da, halaber, arraina ondo eginda kontsumitzea. Labean, txingarretan edo plantxan prestatzen bada, ireki arraina, barrukoa ere 60ºC-tan egingo dela ziurtatzeko. Arrainak gordinik eta marinatuta jaten badira, etxean prestatuta badira, aurretik izoztu, izozkailuan gutxienez 24 orduz edukita, eta nola prestatu diren ez badakigu, ahal bada ez kontsumitu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120