maiatzaren 11tik 13ra arte

Instituzioek errugbi finaletarako operatibo bat jarriko dute abian

Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da

deia - 2018(e)ko maiatzaren 4a, ostirala - 12:10etan eguneratua

Vicente Reyes, Ricardo Barkala eta Josu Zubiaga.

Vicente Reyes, Ricardo Barkala eta Josu Zubiaga.

Galería Noticia

Vicente Reyes, Ricardo Barkala eta Josu Zubiaga.

Challenge Cup eta Champions Cup, kluben arteko Europako errugbi final nagusiak jokatu baino astebete lehenago, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak operatibo koordinatu bat jarri dute abian, parte hartuko duten arlo guztiekin Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Indartu egingo dute asteburu osoan, maiatzaren 11n, 12an eta 13an: Metro Bilbaok zabaldu egingo du ostiral goizaldetik igande gauerako zerbitzua, eta handitu egingo ditu ostiraleko eta larunbateko ordu jendetsuenetako maiztasunak.

Errefortzu bereziak ere jarriko ditu ostiralean eta larunbatean Bilbobusen, Bizkaibusen eta Tranbian Oraindik eros daitezfe Challenge Cup finala zuzenean ikusteko sarrerak http://www.epcrugby.com/bilbao2018.php webgunearen bitartez Gomendatzen da bertaratuko den jendea ahalik eta goizen joatea San Mamesera eta jarraitzea segurtasun langileek, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emandako jarraibideei. Azken horiek koordinatu egin dira segurtasuna bermatzeko.

Bilbo prestatzen ari da maiatzaren 11tik 12ra errugbiaren munduko festa handienetako baten epizentro bihurtzeko. Maiatzaren 11n, ostiralean, Cardiff Blues eta Gloucester Rugby taldeek Challenge Cup finala jokatuko dute 21:00etatik aurrera, eta maiatzaren 12an, berriz, Champions Cup finala jokatuko dute Racing 92 eta Leinster Rugby taldeek 17:45etik aurrera. Bi finalak San Mamesen izango dira. Bi final horiek dira Europako kluben arteko errugbi txapelketa garrantzitsuenak.

Kirol ekitaldi handi hori normaltasunez igaroko dela bermatzeko, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak operatibo koordinatu bat jarri dute abian: antolakuntzan parte hartu duten hiru instituzioetako arloak elkarlanean arituko dira hirian jarduerak egiteko, garraio publikoa indartzeko, segurtasun arloa koordinatzeko, eta herritarrei eta hurrengo asteburuan Bilbora etorriko diren bisitariei informazioa emateko.

Fan zone eta errugbiaren inguruko beste aisia gune batzuk

Bi finalak jokatu baino astebete lehenago, hiria prest dago 100.000 errugbizale hartzeko. Hainbat tokitan bizi ahal izango dute errugbiaren esentzia, finalen aurretik, jokatzen ari diren bitartean eta haien ondoren:

• Areatzako Fan Zonea. Karpa handi bat izango da, eta kirol horren inguruko jarduera ugari egingo dira bertan. Areatzan egongo da maiatzaren 10ean, 11n eta 12an. Ostegunean, hilaren 10ean, inauguratuko da leku hori, 18:00etan. Ostiralean, hilak 11, 11:30etik 23:30era egongo da irekita Fan Zone, eta larunbatean, hilak 12, 11:00etatik 23:00etara egongo da irekita. Igandean 11:00etatik 16:00etara egongo da irekita.

• San Mameseko Fan Plaza. San Mameseko estadiotik gertu egongo da espazio hori, ostiralean 18:30etik 20:30era eta 23:00etatik 00:30era, eta larunbatean 15:00etatik 17:15era eta 20:00etatik 22:30era irekita egongo dena. Bertan txosna bat, food truck batzuk eta eszenatoki bat egongo dira.

• Casilda Iturrizar parkea. Espazio horretan Universitario Bilbao Rugby Club taldeak zelai amerikar bat, ludoteka bat, ohe elastikoak, bungee run, errugbi zelai bat eta lantegi gune bat jarriko ditu ostegunean, ostiralean eta larunbatean. Espazio hori ostegunean, maiatzaren 10ean, 20:00etatik 23:00etara egongo da irekita, ostiralean, maiatzaren 11n, 16:00etatik 23:00etara, eta larunbatean, maiatzaren 12an, 11:00etatik 23:00etara.

• Deustu. Deusto Bizirik merkatari elkarteak hainbat jarduera egingo ditu auzoko hainbat lekutan, errugbi finalekin lotutakoak, ostiralean eta larunbatean, hilaren 11n eta 12an, hala nola kontzertuak eta erakusketak.

• Indautxu. BilbaoCentro elkarteak ere hainbat kontzertu emango ditu Indautxu plazan eta inguruan ostiralean.

• Alde Zaharra. Alde Zaharreko hainbat tokitan egingo dira kontzertuak, lantegiak, kalejirak eta erakusketak, ostiralean eta larunbatean, 11n eta 12an.

Bilbora sartzeko garraio publikoa indartzea

Hurrengo asteburuan etorriko den errugbizale kopurua dela eta, instituzioek gomendatu dute maiatzaren 11n eta 12an ibilgailu pribaturik ez erabiltzeko Bilbora joateko eta garraio publikoa erabiltzeko. Helburu horrekin koordinatu da garraio publiko guztia, eta hainbat erakundek estu lan egin dute Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren baitan.

Zentzu horretan, Metro Bilbaoren zerbitzua indartuko da. Hiru egunez etengabe funtzionatzen arituko da: ostiral goizaldetik igande gauera. Horrez gain, larunbateko eta igandeko ordu jendetsuenetan ohiko maiztasuna handituko da. Gainera, Tranbiaren, Bilbobusen (gautxoria barne) eta Bizkaibusen ohiko zerbitzuak ere indartuko dira, eta autobusen karrusela jarriko da Bilbotik aireportura eta kontrako noranzkoan.

Beste alde batetik, Bilbora iristekoak diren zalez betetako 200 bus pribatuek bidaiariak utzi eta jaso ahal izateko, debekatu egingo da horiek aparkatzea osteguneko, hilaren 10eko, 24:00etatik igandeko, hilaren 13ko, 22:00ak arte, Kale Nagusian (bi noranzkoetan, Jesusen Bihotzetik Moyua plazara arte), eta Anselmo Clave kalean, Hurtado Amezaga kalean eta Recalde zumarkalean. Ostiraleko eta larunbateko gauetan debekatuta egongo da Recalde zumarkalean gauez baimendu ohi diren lekuetan aparkatzea, bi noranzkoetan.

Behin behineko bus geralekuak ere jarriko dira, behar bezala seinaleztatuta, Deustuko zubian eta Abandoibarran, errei bat bi noranzkoetan.

Bestalde, honako geraleku hauek erabiliko dituzte ostiraleko, hilaren 11ko, 10:00etatik, eta larunbateko, hilaren 12ko, 15:00etatik aurrera, iritsitako autobus pribatuek bidaiariak jaisteko:

• San Mameseko tuneletatik sartzen diren autobusak. Abandoibarrako nasetan aparkatuko dute. Biribilgunetik eta Euskaldunako zubitik aterako dira, gero, Morgan kalea eta Bernaolako tunelak.

• Enekuri-Agirre Lehendakaritik sartzen diren autobusak. Deustuko zubian gaitutako geralekuan aparkatuko dute. Euskadi plazako biribilgunetik irtengo dira, gero Deustuko zubia eta Artxandako tunelak.

• Enekuri-Bernaolako tuneletatik sartzen diren autobusak. Abandoibarrako nasetan aparkatuko dute. Biribilgunetik eta Euskaldunako zubitik aterako dira, gero Morgan kalea eta Bernaolako tunelak.

• Artxandako tuneletatik sartzen diren autobusak. Errekalde zumarkalean aparkatuko dute, Henao eta Kolon Larreategi artean jarritako geralekuan. Moyua plazatik irtengo dira, gero Recalde zumarkalea, Salbeko zubia eta Artxandako tunelak.

• Zabalburutik sartzen diren autobusak. Hurtado de Amezagan jarritako geralekuan aparkatuko dute. Hemendik irtengo dira: Urkixo zumarkalea, Concha Jeneralaren kalea, Autonomia, Juan de Garay eta A-8 autobidea.

Autobus horiek guztiak aparkaleku alternatiboetara bideratuko dituzte, hala nola Ansioko zabalgunea (Barakaldo) edo San Ignazioko gordetegi frankoa.

Ibilgailu partikularrei dagokienez, helburua da hirira sartzen den ibilgailu pribatu kopurua mugatzea. Hori dela eta, BECeko aldirietako aparkalekuaren plaza kopurua igoko da, 1.500etik 4.000ra, eta hobariak emango zaizkie metroa darabiltenei. Gainera, aparkalekuak jarriko dira Leioako eta Etxebarriko geltokian alboan.

Taxi zerbitzua indartzea

Zentzu horretan, espero den eskari handiari erantzuna emateko, Bilboko Udalak lan egiteko baimena emango die larunbatean eta igandean lan egin nahi duten taxista guztiei;beraz, ohiko asteburu batean dagoen taxi kopurua bikoiztuko da.

Horri dagokionez, Areatzako pasealekuko 4 zenbakiko geralekua kenduko da, eta haren ordez beste bat jarriko da Mesedeetako zubiaren alboan.

Eraginak trafikoan eta trafiko mozketak

• Areatzan

Ostiralean, trafikoarentzat itxita egongo dira Zingira kalea (Ernesto Erkoreka plaza parean), Erribera kalea (Mesedeetako zubiaren parean) eta Areatzako zubia (Bailen kalearen parean), 17:00ak eta 24:00ak artean, gutxi gorabehera. Trafikoari berriz itxiko zaizkio kale horiek larunbatean, 12:00etatik 24:00etara, gutxi gorabehera.

Areatza trafikoarentzat ixtearen ondorioz, Bilbobusen 18 linearen ohiko ibilbidean aldaketak egin beharko dira (03, 11, 22, 28, 30, 40, 56, 58, 62, 71, 72, 75, 77, 85, A1, A2, A5 eta A7 lineak), eta aldi baterako kendu beharko dira honako geraleku hauek:

• Zingira 5 parean

• Epaltzaren Alargunaren kalea 1/San Nikolas

• Areatza/San Nikolas parean

• Areatzako zubia

• Areatza/Arriaga

• San Nikolas, 4

• Unamuno

• Prim, 22 bis

• Prim, 36.

Areatza/San Nikolas pareanAldaketa horien inguruko informazio guztia xehetasunez azalduko da aldatutako geraleku bakoitzean, udalaren webgunean (www.bilbao.eus/bilbobus) eta 010 telefonoan.

Zirkulazioa moztu arren, Areatzako errotazio aparkalekurako;Epaltzaren Alargunaren kaleko, Prim kaleko eta Erribera kaleko garaje partikularretarako;eta Plaza Berriko eta Prim-Dolaretxeko biztanleen aparkamenduetarako sarbideak zabalik egongo dira Udaltzaingoak iritzi arte ibilgailuak igarotzeak arriskuren bat ekar dezakeela oinezkoen segurtasunerako, jende kopurua dela medio.

Behin Erkoreka plazatik sarbidea moztu denean, Prim-Dolaretxeko aparkalekuetara sartzeko modu bakarra izango da Prim eta Aurrekoetxea kaleen bidegurutzetik sartzea, baimendutako langileen jarraibideak jarraikiz.

Areatzako aparkalekuaren kasuan, sarbidea seinaleztatuta egongo da Ernesto Erkoreka plazatik, kono garaien eta zintaren bidez, eta zenbait baimendun langileren laguntzaz. San Nikolas plazarako sarbidea-irteera itxita egongo da.

Arriaga plazako Bilbon Bizi puntua ez da abian egongo egun osoan, eta ezingo da bertan bizikletarik hartu edo utzi. Gainerako puntuek normal funtzionatuko dute.

• San Mames

Ostiralean eta larunbatean, finalen hasieran eta amaieran (ostiralean 21:00etan eta larunbatean 17:45ean), zirkulazioan aldaketak egingo dira San Mames estadioaren inguruan, futbol partida dagoen egunetan egiten den moduan.

Bestalde, partidak baino ordu eta erdi lehenago eta geroago, zirkulazioa moztuko da Zunzunegi etorbidean eta Sabino Arana etorbidean (Jesusen Bihotzaren plaza eta Zuzunegi etorbidearen artean).

Final bakoitza hasi baino ordu eta erdi lehenago ibilgailuen sarbidea itxiko da Sabino Arana hiribidearen eta Felipe Serrateren bidegurutzean, Victor Txabarri eta Urkijo kaleen bidegurutzean San Mameserantz, eta Ventosaren eta Olabeagako aldaparen arteko bidegurutzean. Noranzko horietan kokatutako garajeetara sartzerik ere ez da baimenduko. Horrez gain, maiatzaren 10eko arratsaldetik aurrera ezingo da San Mames inguruan aparkatu.

Udaltzaingoak mozketen ordutegiak aldatu ahal izango ditu, segurtasun arrazoiengatik.

Erronka garbia ziurtagiria

Bilboko Udalak, Mugikortasun eta Jasangarritasun sailaren bidez, Erronka Garbia ziurtagiria lortu du;horrek egiaztatzen du errugbi finalak ekitaldi jasangarriak direla, ingurumenari dagokionez.

Erronka Garbia Eusko Jaurlaritzak onetsitako ziurtagiri bat da, aintzatesten dituena antolakuntzan eta diseinuan ingurumen arloko neurriak jasotzen dituzten ekitaldiak, haiek egiteak ingurumenean dakartzan balizko eragin kaltegarriak murrizteko.

Ingurumeneko zigilu horren helburua da ekitaldiaren antolatzaileak eta parte hartzaileak kontzientziatzea, jarraitzeko ekitaldiaren ondorioz sor daitezkeen eragin negatiboak murrizteko eta mundu mailan aintzatetsitako ekitaldi garbiak egiteko helburua lortzen saiatzen.

Segurtasuna

Aurreikusi da 100.000 pertsona inguru etorriko direla Bilbora, horietako asko txapelketan parte hartzen duten herrialdeetakoak, eta helburua da haiei inguru seguru eta eroso bat eskaintzea eta bermatzea. Horretarako elkarlanean eta koordinatuta arituko dira segurtasun entitate eta eragile publiko eta pribatuak, eta ekitaldiaren antolakuntza sare osoa.

Zentzu horretan, Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak xeheki balioetsi eta aurreikusi dituzte ukitutako arlo guztietan dauden arriskuak eta segurtasunari lotutako alderdiak. Funtsezkoa da bermatzea hiriak ohi bezala funtzionatzen duela herritarren segurtasunari, bide segurtasunari eta larrialdien erantzunari dagokionez, jarduera jakinetako eta pertsona ugari igaroko diren lekuetan operatiboak behar bezala indartuz.

Halaber, poliziak eta larrialdi zerbitzuek antolatutako operatibo nagusien helburua izango da jende gehien bilduko duten tokiak bereziki zaintzea, oraindik indarrean dagoen 4 mailako alerta terroristari dagozkion neurriak ezarrita.

Aurreikusitako operatiboan kontuan hartutako beste faktore batzuk dira kirolarien segurtasuna eta aurreikustea zaleen arteko jarrera antisozialak. Azken horiek gertatzeko probabilitatea txikia da, errugbian garrantzi handia ematen baitzaie printzipioei eta zaleen arteko errespetuari.

Honako hauek osatuko dute ekitaldiaren egunetarako segurtasun koordinazioa laguntzeko oinarrizko egitura:

Aginte Bakarra. Segurtasuneko sailburuordea presidente dela, Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea planean aktibatutako sistema guztia integratuko du instituzio arteko kontseilu aholku emaile baten laguntzaz.

Aginte Postu Nagusia (APN), larrialdiak oro har kudeatuko dituena, Txurdinagako 112_SOS DEIAK Larrialdien Koordinazio Zentroan kokatua.

APNan koordinatu beharreko kudeaketa zentro finkoak dira honako hauek:

Ardatz/Ertzaintza

Bilboko Udaleko Koordinazio Zentroa

San Mameseko unitate zentral operatiboa

Horiekin batera arituko dira sortutako aginte postu aurreratuak [Fan Zoneak, eta abar], Ardatz/Ertzaintzaren eta Bilboko Udaleko koordinazio zentroaren arteko polizia koordinaziorako mekanismoak.

Bilboko Udaleko ureko erreskateko ontzia, Deustuko zubiaren azpiko moilan dagoena, Deustuko suhiltzaileen etxean, zaintzan arituko da, itsasadar inguruko gunean segurtasuna bermatzeko. Erreskateko beste ontzi bat egongo da Areatzako Fan Zonearen inguruan, gune horren antolatzaileek kontratatutakoa.

Udaltzaingoak, bere aldetik, guneko sarbideak eta sarrera zainduko ditu delituak eta liskarrak saihesteko, eta bereziki zainduko da bertaratutakoen segurtasuna.

Zentzu horretan, bertaratuko direnei gomendatzen zaie ahal bezain goiz joateko, posible izateko jendea mailaka sartzea, itxaron beharreko aldiak laburtzeko eta poltsen eta motxilen erregistroa errazteko, beharrezkoa izanez gero.

Era berean, eskatu da bertaratutakoek uneoro ahal beste laguntzeko eta ekitaldiko segurtasun langileen, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren jarraibideei jarraitzeko.

Gomendioak

Asteburu hau eta bertako jarduerak topagune eta ospatzeko gune seguru bihurtzeko, Bilboko Udaleko Segurtasun sailak gomendatu du arduraz jokatzeko eta honako prebentzio neurri soil hauek hartzeko:

• Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren jarraibideei jaramon egitea eta agenteengana jotzea edozein larrialditan.

• Lasai hartzea hiriaren leku batetik bestera joatea, eta beti oinezkoentzako guneetatik joatea.

• San Mameseko estadiora joatea finala hasi baino 45 minutu, gutxienez.

• Beste edozein ekitalditan bezala, jende ugari egongo da kalean, eta ez da gomendagarria diru zorroa ikusgai eramatea. Gorde txaketaren barruko sakelaren batean edo galtzaren aurreko sakelan. Poltsak beti kontrolpean izan, eta hobe gorputzari itsatsita badaude heldulekutik zintzilik baino.

• Nolanahi ere, gomendatzen da behar-beharrezko dokumentazioa eramatea soilik, eta ez izatea etxeko giltzen leku berean.

• Lapurretarik jasanez gero, salatu Udaltzaingoan (telefonoa: 092) edo Ertzaintzan (112).

• Gomendatzen da jana eta/edo edariak ez erostea horretarako beharrezko baimen administratiborik ez duten postu edo establezimenduetan, eta konfiantzazko establezimenduetara joatea, bereziki, kontsumoko arbitraje sistemaren mendean daudenetara;horren logotipoa establezimenduen sarreran ikusgai egon ohi da.

• Tentu handiz ibiltzea haur txikiekin edo mugikortasun urria duten pertsonekin bagoaz ikusle asko dagoen lekuetan.

• Jende ugari dagoen lekuren bat hustu behar bada, gomendatzen zaie herritarrei ihesbiderik gertukoena identifikatuta izatea.

• Hirira ibilgailuz etortzekoak direnei gomendatzen zaie San Mames ingurua saihesteko, jende ugari bilduko dela eta estadioaren inguruko kaleak itxi baitaitezke, eta horrek autopistatik sartzeko eta harantz ateratzeko aukerei eragin diezaieke.

• Bilboko Udalak herritarrak animatu nahi ditu ekitaldi handi horrekin gozatzera, eta hori garraio publikoaren bidez egitera, jende pilaketak eta alferrikako eragozpenak saihesteko goiz agertzera eta beti segurtasun agenteen eta Babes Zibileko langileen jarraibideei jaramon egitera.

Espazio publikoarekin eta ostalaritzarekin lotutako ekintzak

Bilboko Udalak San Mames inguruko ostalaritza establezimenduei jakinarazi die terrazak kendu behar dituztela partidak hasi baino 3 ordu lehenago, bisitarien eta bilbotarren segurtasuna bermatzeko.

Garraio enpresei, etxe aldaketetako garraiokoei, obretako edukiontzietakoei eta abarri ere jakinarazi zaie espazio publikoa libre gelditu beharko dela, eta elementu eta azpiegitura horiek ez dutela bertan egon behar egun horietan kirol esparruaren inguruko kaleetan.

Gainera, asteburu horretan, Deustuko erriberan, Itsas Museoan, Abandoibarran, Deustuko zubian, Pio Barojan eta San Anton zubian kokatutako moilak soilik erabiliko dituzte bidaiariak uzteko eta jasotzeko baimena dutenek, eta ezingo dira bertan ontziak lotu, baimendutako negozioak salbu.

Bilboko Udalak bi orduz luzatu du ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia maiatzaren 10etik 12ra, errugbi finalak direla eta. Ohiko ordutegia bi ordu luzatzea aplikatu ahal izango zaie ostalaritza lokal guztiei, salbu eta "eguneko" establezimenduei, "osagarriei" eta terrazei, horiek ordutegi araubide ezberdina baitute. Establezimenduen kanpoan kontsumitzeko ordutegiari ere ezingo zaio aplikatu luzapen hori.

Beste alde batetik, jende asko bilduko dela aurreikusi denez eta segurtasun-arrazoiak direla, eta ostalaritzako lokalei edo antzekoei ez zaie kanpoko barrak jartzea baimenduko.

Bilboko Udaleko Osasun eta kontsumo Arloak lan handiagoa egingo du errugbiko finalen asteburuan eskainiko diren elikagaien eta edarien osasungarritasuna bermatzeko. Horretarako, hiriaren esku jarriko dute teknikari eta ikuskatzaileen talde bat, edarien eta elikagaien salmenta-puntuak ikuskatuko dituztenak, indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatzen aldera, bai eta antolatuko diren jarduera guztietara doazenen osasuna bermatze aldera ere.

Ingalaterrako, Galesko, Frantziako eta Irlandako zaleak

Gloucester Rugby eta Cardiff Blues arduratuko dira maiatzaren 11n, 21:00etatik aurrera, Challenge Cup txapelketaren titulua eskuratzeko San Mamesen jokatuko diren finalak inauguratzeaz.

Partidarako sarrerak saltzeari dagokionez, EPCRk markatutako aurreikuspenak soberan gainditu dira;izan ere, 31.000 sarrera saldu edo erreserbatu dira finala ikusteko. Hala ere, oraindik salgai daude partida ikusteko sarrerak, eta web ofizialaren bitartez eskura daitezke: http://www.epcrugby.com/bilbao2018.php. Bestalde, Leinster Rugby eta Racing 92 taldeek Champions Cupeko finala jokatuko dute maiatzaren 12an San Mamesen, 17:45ean. Partidarako 49.000 sarrera saldu edo erreserbatu dira.

Hiria apain-apain

Hainbat elementu jarri dira hiriko puntu berezietan, datorren asteburuan Bilbora etorriko diren milaka errugbizaleri harrera egiteko:

• Errugbi ateak. Moyua plazan bi errugbi ate jarri dira, errugbi zelai baten itxuran.

• Errugbi baloi erraldoiak. Arriaga antzokiko plazan, Moyua plazan eta San Mames inguruan heliozko hiru baloi handi jarri dira, estadiora iristeko bidea markatzen dutenak.

• Herriko faroletan eta banderetan jarritako elementuek finalak gogorarazten dituzte.

• Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoa. Barruan errugbi zelai baten miniatura jarri da, bi finalak jokatuko diren datekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120