Zirrikituetatik begira

Arantzan Zu?

Josu Torre - Jueves, 3 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

IRAGANGAITZA, hilezkorra, betikoa, eternitatea eta holako hitz potoloak, inon erabiltzekotan, erligioetan erabiltzen dira. Munduan zehar asko eta asko dira, kristautasunaren izenean eraiki diren monumentoak, denak edo gehienak, eliza funtzioak egiteko. Erromako San Pietri bertatik hasi eta Bermeo eta Bakio bitartean dagoen Gaztelugatxeko basaeliza arte bada zerikusirk arte erligioso hortatik. Oñatiko Arantzazura osteratxo batek eman dizkit zer pentsa horiek, fran-tziskotarren eraikin ikusgarria, urte gutxitan, zer izatetik zer izatera etorri den ikusi ondoren. Basilika eta enparauak. Batean hainbeste fraile bizi, lan eta ibili izatetik, dozenerdi agure -erdiak gaixo- bizitzera eta bestean, seminarioan alegia, ehunka ikasle edo fraidekume izatetik, milaka tona homigoi eta beste hainbeste kareharriz babestutako areto eta gela hutsak. Besterik ez.

Bat batean ikustera doan edonork pentsatuko du denboraren denboratan dauden eraikin ikusgarriak direla horiek baina esakune jatorrak dion bezala, atzo goizekoak dira. Irauteko asmo tinkoarekin eginak, eta bere eskultura edo artea izaten jarraituko dute, baina dagoeneko bere funtzioak erabat galduak ditu. Ez fraiderik, ez fraidekumerik, ez eta jenderik meza entzuten, osteratxoa egiten edo familiarekin egun pasan. Egun jakin ba-tzuetan izan ezik, ez dabil ia inor Gipuzkoako patronaren basilika inguruan. Murgiltzen ari da, naiz eta txukun zaindua eta edertasuna dariola egon.

Mende erdi-pasa baino ez da bere gorenean jarri zutela, 30 urte soilik Nestor Basterretxeak kripta ikusgarria margotu zuenetik. 40 urte edo gutxi gehiago Jorge Oteizak 14 apostolu haiek atarian eseki zituenetik eta Eduardo Chillidan altzairuzko ate edarra haren azpian jarri. Dena ere 1950.eko hamarkadan ereikiten hasia, Madriletik etorriako Saenz de Oiza eta Lucio Muñoz arkitektuekin. Zer nolako miliokada diru joango ote zen horietan, 50 edo 60 urte murri-tzerako inbertsioan bilakatzeko. Sentitzen dut espiritualtasunetik hanka egitea, baina aipatu ditudan artista guztien erligiotasuna ere, nirearen antzekoa zen.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120