Gaur, 20:00etan

Carmen Machik eta Pilar de Castrok "Cronología de las bestias" komedia aurkeztuko dute Arriagan

Lautaro Perotti egile eta zuzendari argentinarrak, familia barruko gezurrari eta gezur horri eusteak eskatzen duen konpromisoari buruzko gogoeta egitea bilatzen duen istorioa eraiki du

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 3a, osteguna - 12:59etan eguneratua

Carmen Machik eta Pilar de Castrok Cronología de las bestias antzeztuko dute Arriagan.

Carmen Machik eta Pilar de Castrok Cronología de las bestias antzeztuko dute Arriagan. (Javier Naval)

Galería Noticia

Carmen Machik eta Pilar de Castrok Cronología de las bestias antzeztuko dute Arriagan.

Arriaga Antzokiak, Cronología de las bestias suspenseko komedia beltza zirraragarriaren lau emanaldietatik lehenengoa jasoko du gaur gauean (20:00etan). Lautaro Perottiren lana egile argentinar berak zuzentzen du, eta izen handiko bi emakume antzezle ditu protagonista: Carmen Machi eta Pilar de Castro. Bihar, ostiralean, maiatzaren 4an, larunbatean, 5ean eta igandean, 6an, izango dira beste saioak, guztiak ere 20:00etan, ordubete lehenago, 19:00etan, hasiko den igandekoa izan ezik.

BILBO. Santi Marín, Patrick Criado eta Jorge Kent dira ikus-entzulea harrapatu egiten duen antzezlan indartsua osatzen duten antzezleak. Batzuetan deseroso ere bilakatzen da, kontatzen diren gertakarien gaineko aurreiritzietatik atereaz.

Istorioak, grosso modo, elkarri gezurrak esanez eta engainatuz errealitatetik ihes egitea bilatzen duen familia erakusten digu. Guztiok, uneren batean, denek dakitenaren eta guk isildu egiten dugunaren konplize sekretua izatea zer den badakigula pentsatuz, egileak, aurrera egiteko beharrezkoa den iruzurraren logikari, isilpeko paktuei eta esan gabe ulertzen diren egiei ihes egin ezin dien kontakizunaren eraikuntzan sakondu nahi izan du.

Cronología de las bestias lanak familia barruko gezurrari buruzko gogoeta egitea bilatzen du, bizitzeko metodo gisa. Ez den zerbaiti buruzko auto-konbentzimendua. Iruzur eta gezur egituraren eraikuntza eta horri eusteko ezinbesteko konpromisoa. Noraino da gizakia besteei eta bere buruari gezurrak esateko gai?

Cronología de las bestias, gezur fundazional batek, iraun ahal izateko, ezinbestekoak diren beste iruzurrez eta auto-konbentzimenduz (txikiak edo handiak) osatutako egitura handia behar duela uste izatetik sortzen da.

Sinopsia

Cronología de las bestias lanak, duela hamar urte baino gehiago semea galtzearen ondorioz hondatuta geratu zen eta haren bat-bateko itzuleraren ondorioz bere alde ilunei aurre egin behar dien familiaren istorioa kontatzen du. Ustekabeko topaketak euren buruak defendatzera behartzen ditu, azken ondorioak arte, eta gertatu zitzaienak, egin zutenak eta egin ezin izan zutenak eragiten dien minaren ondorioz ezinduta, errealitatetik ihes egitea erabakiko dute, elkarri gezurrak esanez eta engainatuz. Noraino helduko da egia mingarri horretatik ihes egiteko duten konpromisoa?

Egokitutako emanaldi bat

Gaur ostegunean (hilak 3) arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango den emanaldia, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokituta egongo da, ONCE erakundearen eta Arriaga Antzokiaren arteko hitzarmenari esker, ikusmen urritasuna dutenek ere kulturaz gozatu ahal dezaten. Antzezlanaren programak braillen ere egongo dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120