ESKUBALOIA

Zorionak Kukullaga!

Kukullaga Etxebarri taldea Bizkaiko txapeldun geratu zen nesken haurren kategorian, Basauri Uribarri taldearen aurkako partida irabazita. San Adrían taldeak, Aldiz, kontsolazio finalean irabazi zion EBB Basauriri

Miriam Rodríguezen erreportajea Jose Sampedroren argazkiak - 2018(e)ko maiatzaren 3a, osteguna - 11:37etan eguneratua

Kukullaga Etxebarri taldea

Kukullaga Etxebarri taldea

Galería Noticia

Kukullaga Etxebarri taldeaBasauri Uribarri taldea.

KALITATEZKO eskubaloiaz gozatzeko parada izan genuen pasa den larunbatean, Etxebarriko udal kiroldegian. Bizkaiko lau talderik onenak elkartu ziren aurreko errondetan, A4 finalak deiturikoetan, final handira eta kontsolazio finalera heldu aurretik. Kukullagak, San Adrianek eta Atlético Basauriren bi taldek ordezkaritza eduki zuten final bietan. Jokalari ugariko klubak dira eta esperientzia daukate dagoeneko finaletan, beraz, ez zen harritzekoa izan Bizkaiko txapelarengatik lehian ikustea.

Kukullaga Etxebarri taldeko neskak estatu mailan kategoria gorenean ibili dira eta harrobi ezin hobea daukate. Atlético Basaurik, bestalde, oinarri sendoko eskola batean prestatutako jokalariak ditu. Bertatik pasatako batzuk maila altuko taldeetan ari dira gaur egun. Azkenik, San Adrian taldeak ospea lortu du Bilbo mailan;gainera, ikastetxeekin daukan akordioei esker, asko hazi den kluba da.

Hiru talde handi garaipenaren aldeko borrokan, beraz. Argi zegoen ez zela erraza izango irabaztea. Errekaldeko kiroldegian jokatutako aurreko erronden ostean, Etxebarri izan zen finalen egoitza. Kukullaga C eta Basauri Uribarri fin ibili ziren, merezitako txalo ugari jaso zituzten, hasieratik bukaerara arte.

Kukullaga zen faboritoa, aurretik oso fase ona egin baitzuen. Gainera, ikusleek izugarri animatu zituzten eta maila eman zuten. Basaurikoek ondo borrokatu zuten partida baina bertakoek ez zizkieten gauzak erraz jarri, haiek izan ziren haur kategoriako Bizkaiko txapeldunak. Finalaren aurretik, EBB Basauri eta San Adrian taldeen arteko kontsolazio finala jokatu zen. Basauriar zein bilbotarrak gogo biziz aritu ziren hirugarren postuaren alde, finala jokatu ezin izanaren arantza nolabait ateratzeko. Oso berdinduta egon zen partida, baina azkenean bilbotarrak izan ziren Bizkaiko hirugarren.

Partida bietako giroa izugarria izan zen, horrela geratu da jasota sare sozialetan ere. Kukullagak igotako bideoan ikusten da nola animatu zuten zaleek;eta jokalariak garaipena ospatzen agertzen diren argazki bat ere ikus daiteke. Atlético Basauri taldeak, bestalde, jokalariei animo hitzak helarazi zizkien, mezu honen bidez: “Gure neskatilek dena eman dute zelaian. Bizkaiko txapelketako txapeldunorde eta laugarren geratu dira. Gure zaleak, betiko moduan, itzel. Eskerrik asko, Basauri”. Gainera, bi taldeak elkarrekin agertzen diren argazki bat jarri dute, kiroltasunaren erakusgarri.

Horrela amaitu ziren haur kategoriako nesken Bizkaiko finalak. Hala ere, eskubaloi partidek jarraituko dute, Euskadiko eta estatu mailako txapelketetan. Gainera, laster hasiko dira hondartzako eskubaloi txapelketak eta belar eskubaloikoak, beraz, oraindik ere eskola denboraldia puri-purian dago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120