Bilboko gazteon aisialdi zirkuitua

Harrapazank 2018 asteburu honetan agurtuko da Bilborock aretoan

XIV. edizio honen senior finala maiatzaren 5ean (larunbata), 19:00etan egingo da eta juniorren gala maiatzaren 6an (igandea), 18:00etan


DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 3a, osteguna - 12:23etan eguneratua

Harrapazank bideoklipa 2016VER VÍDEOReproducir img

(Youtube)

Galería Noticia

Harrapazank bideoklipa 2016ReproducirHarrapazank 2018 asteburu honetan amaituko da Bilborock aretoan.

Asteburu honetan helduko da amaierara Harrapazank 2018, entseguak eta casting-ak egiten 3 hilabete eman ondoren. Gala birekin amaituko da XIV. edizioa;parte-hartzaileek euren artea erakutsiko dute, antzerkiaren, musikaren, dantzaren edo magiaren arloko taldekako edo bakarkako lanekin.

BILBO. Harrapazank programaren seniorren finala maiatzaren 5ean (zapatua), 19:00etan egingo da eta juniorren gala maiatzaren 6an (domeka), 18:00etan. Final biak Bilborock aretoan izango dira.

Harrapazank programaren barruan dagoen Distirazank lehiaketak sormena eta talentua sustatu nahi ditu, 9 eta 18 urte bitarteko bilbotarren artean, zenbait modalitateren bidez.

XIV. edizio honetan 267 gaztek hartu dute parte 100 taldetan. Aurten partaidetza iazkoa baino handiagoa da, iaz 79 taldek parte hartu zuten-eta. Edizio honetan junior modalitatean 176 gazte aritu dira 53 taldetan;senior modalitatean, berriz, 91 gaztek hartu dute parte 47 taldetan.

Kategoria bakoitzean 10 talde dira finalera heldu eta asteburu honetan Bilborock aretoan jardungo dutenak euren trebeziak agertzen;hortik aterako dira edizio honetako irabazleak.

Junior galan, 10 talde arituko dira dantza eta musika modalitateetan. Senior galan beste 10 talde, dantza, musika eta antzerki modalitateetan.

Miren Gaztañaga aurkezleak gidatuko ditu final biak. Horietan talentua duten zenbait gazte bilbotar arituko dira dantza, musika, antzerki zein magia egiten Bilborock aretoan. Sorpresa handiak eta ugariak ere izango dira final horietan.

Ugaitz Alegría, Xabi Hoo, Ylenia Baglietto eta Eneko Sagardoy artistak dira epaimahaia osatzen dutenak eta lan zaila izango dute edizio honetako irabazleak aukeratzeko. Aurten, gainera, Unai Goikolea DJ izango da gonbidatu berezia eta fotomatoi bat ere egongo da bertaratutakoentzat eta lehiakideentzat.

Kategoria bietan 10 talde finalista daude eta kategoria bakoitzean irabazleak 500 euro irabaz dezake. Nahi duten guztiak sar daitezke doan Bilborock aretoan izango diren galetara, aretoko leku guztiak bete arte.

HARRAPAZANK 2018

Harrapazank euskararen erabilera gazteen artean sustatu, esperientzia positibo eta parte hartzaileen bitartez gazteen motibazioan eragitea lortu eta gazteen gustuko ekintza parte hartzaile eta erakargarriak eskaintzera bideratutako egitasmoa da;hori gazteen kolektiboa protagonista izanik.

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak bultzatzen du programa hau, euskararen sustapenerako bertako elkarteen federazioa den Euskaltzaleen Topagunearekin batera.

Finalistek euren onena eman dezaten bederatzi irakasle profesionalek hartu dute parte lehiakideen dohain artistikoak hobetzen laguntzeko: Olatz Gamboa, Jon Casamayor, Ugaitz Alegría, Andrea Lopez, Ines Bermejo, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri eta Urtza Zuazo. Horrez gain, Ugaitz Alegría, Itziar Ituño, Iholdi Beristain (Go!azen) edo Nerea Mazo ( Go!azen) bezalako 4 profesionalek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu kategoria bakoitzeko 10 taldeak, asteburu honetako finalean parte har dezaten.

Aurten ere sare sozialak baliatu ditu Harrapazank programak berriz ere gazte bilbotarren komunitatea sendotze aldera, eta horren lekuko da www.harrapazank.eus web orria. Bertan, sarrera berriak, bideoak eta argazkiak, eta sare sozialetara loturak jaso dira eta parte-hartzaileen gurasoek eurei zuzendutako atal bat izan dute ikusgai. Harrapazank programak kanal bat izan du Youtuben eta profilak Instagram, Twitter eta Facebook sare sozialetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120