774 taxi DAUDE HIRIAN

Bilboko udalak 170.000 euroko diru-laguntza emango dio taxien sektoreari

Dirua igilgailu elektrikoak erosteko eta taxiak mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzei egokitzeko eskainiko da


DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 3a, osteguna - 10:42etan eguneratua

Guztira, 774 taxi daude Bilbon.

Guztira, 774 taxi daude Bilbon.

Galería Noticia

Guztira, 774 taxi daude Bilbon.

Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko diru-laguntzetarako deialdia egin du Bilboko autotaxi zerbitzuko ibilgailuak mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitzeko;egokitutako taxi horiek Bilboko taxi zerbitzuan taxi egokitu izateko baldintzak bete behar dituzte. Era berean, Gobernu Batzordeak egindako azken bileran, Bilboko autotaxi zerbitzurako ibilgailu elektriko berriak erosteko diru-laguntzetarako deialdia onartu zuen.

BILBO. Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak gogorarazi duenez, diru-laguntzen lerro berri honekin aurrera pausua eman da, helburu bikoitzarekin: garraio publiko jasangarria eta erabat irisgarria izatea, diru-laguntza biak bateragarriak direlako aurten aurreneko aldiz. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera eskatu ahal izango dira.

Udalak, guztira, 60.000 euro jarriko ditu –bost mila euro eskabideko- Udal aurrekontuaren kargura, zerbitzuari gehitzeko desgaitasunen bat duten pertsonentzako egokitutako ibilgailuak.

Partida hau 2017koaren bikoitza da;orduan 30.000 euro jarri ziren guztira, 5.000 euro eskabide bakoitzerako. Iaz 6 eskari aurkeztu ziren eta, ondorioz, aurrekontua amaitu egin zen (30.000 euro).

Era berean, Udalak 110.000 euro jarriko ditu –10.000 euro eskabideko- Bilboko taxi zerbitzuko errekuntza-motorra duten ibilgailuak ordezkatzeko ibilgailu elektriko berrien erosketa finantzatzeko, baldin eta kontzeptu honengatik Udalaren beste diru-laguntzarik jaso ez badute eta Bilboko taxi zerbitzuan jardunean badaude.

Helburua da ibilgailu elektrikoaren erabilerarekin uriko airearen kalitatea hobetzea eta kutsadura akustikoa, berotegi efektuko gasen isurketak eta energia kontsumoa murriztea.

Une honetan, Bilboko kaleetan dabiltzan 774 taxietatik 8 elektrikoak dira;horietako 7 lizentziadunak eta zortzigarrena taxi-elkarte baten ordezko ibilgailua.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120