PROGRAMAREN 34. EDIZIOA

Bilboko udalak “Udaberriko Bertso Saioak” programa zabalduko du larunbatean

Ekitaldian lehen mailako bertsolariak arituko dira, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina besteak beste

deia - 2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 10:13etan eguneratua

Udaberriko Bertso Saioak 2018 - Egitaraua / ProgramaVER VÍDEOReproducir img

(Youtube/Bilbao Kultura)

Galería Noticia

Udaberriko Bertso Saioak 2018 - Egitaraua / ProgramaReproducirMaialen Lujanbio se coloca la txapela

“Udaberriko Bertso Saioak”, Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalak elkarrekin antolatzen duten bertsolaritzaren inguruko ohiko programak bere 34. edizioa zabalduko du datorren zapatuan, maiatzaren 5ean, Santutxuko Karmelo plazan. Ekitaldian lehen mailako bertsolariak arituko dira, Maialen Lujanbio Euskal Herriko Txapeldun Nagusia 2009an eta 2017an, Sustrai Colina egungo Iparraldeko txapelduna eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusian bost bider finalista izandakoa, Oihana Bartra irakasle eta itzultzailea eta Bizkaiko txapelketako finalista izandakoa, eta Etxahun Lekue egungo Bizkaiko Txapelduna.

BILBO. Aire zabaleko bigarren hitzorduamaiatzaren 12an izango da. Ohikoa denez, hitzordua eguerdiko 13:00etan hasiko da, Karmelo plazan, eta oraingo honetan, ikus-entzuleek Andoni Egañabertsolari beteranoaren –Euskal Herriko Txapelketa Nagusia lau aldiz irabazitakoa–, Jone Uriaren,Igor ElortzarenetaAmets Arzallusen bertsoez gozatu ahal izango dute, azken hori Euskal Herriko Txapeldun Nagusia 2013an.

Karmelo plazan eskainiko den hirugarren eta azken saioa maiatzaren 19an izango da, eta bertan, lehiaketan ohikoak diren eta lurralde bakoitzeko finaletan parte hartu duten lau ahots elkartuko dira, Uxue Alberdi,Aitor Mendiluze, Aitor SarriegietaIbon Ajuria. Ohikoa denez, Santutxuko Bertso Eskola izango da gai jartzailea.

Egitaraua maiatzaren 25ean amaituko da, Bertso – poteoaren beste edizio batekin, 20:00etatik 23:00etara, Santutxu auzoko hainbat aisia gunetatik (Kuluxka, Dacca, Aintzi, Baztertxu eta Mahats Berri tabernak). Bertso-poteoan, Bizkaiko txapelketan hainbat bider finalista izan den Onintza Enbeitak, Nerea Ibarzabalek eta Bizkaiko Txapeldun birritan izan den Arkaitz Estiballesekosatutako hirukotea arituko da.

Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, “Udaberriko Bertso Saioak” programak euskaltzaleen arteko topaleku izan eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak gure Hirian egiten duen lana bultzatu nahi du. Azpimarratzekoa da, baita ere, emakumeek egitarau honetan duten presentzia garrantzitsua, bertsolaritzaren panoraman emakumeak %15 inguru badira, “Udaberriko Bertso Saioak” egitarauan presentzia hori %40koa baita.

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK - PROGRAMA

ZAPATUA, MAIATZAK 5
13:00 - Karmelo Plaza
Maialen Lujanbio
Sustrai Colina
Oihana Bartra
Etxahun Lekue

ZAPATUA, MAIATZAK 12
13:00 - Karmelo Plaza
Jone Uria
Andoni Egaña
Amets Arzallus
Igor Elortza

ZAPATUA, MAIATZAK 19
13:00 - Karmelo Plaza
Uxue Alberdi
Aitor Mendiluze
Aitor Sarriegi
Ibon Ajuria

BARIKUA, MAIATZAK 25
“Bertso – Poteoa”
20:00 – 23:00 Santutxu auzoa
Onintza Enbeita
Nerea Ibarzabal
Arkaitz Estiballes

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120