UDALAK ANTOLATUTAKO EKINTZA

Bilborock, Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren 30. urtebetetzea jasoko du

Urteurrena ospatzeko 200 pertsona baino gehiago bilduko dira 20:00etatik aurrera

deia - 2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 11:51etan eguneratua

Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketak 30. urte beteko ditu aurten.

Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketak 30. urte beteko ditu aurten.

Galería Noticia

Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketak 30. urte beteko ditu aurten.

Udalak antolatzen duen Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketak 30. urte beteko ditu aurten;hori ospatzeko, 200 pertsona baino gehiago bilduko dira Bilborock-en, 20:00etatik aurrera, 2018ko Bilbao Hiriaren aurtengo edizioari hasiera emanez. Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea izango da gau-emanaldiaren buru.

BILBO. Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa antolatzean, Udalaren helburua da profesionalak ez diren taldeen lanari laguntza ematea eta taldeon talentua zabaltzea;bide batez, aukera ematen zaie estatuko eta atzerriko beste talde batzuekin batera eszenatoki berean egoteko eta ikus-entzuleei proposamenik berrienak zuzenean eta doan bizitzeko. Gainera, 2018ko edizio honetan 2 helburu zehatz daude:

  • zuzeneko musika egiten den espazioetan emakumeen presentzia zailtzen duten trabak kentzea. Horren harira, udalak konpromisoa hartuta dauka berdintasun-politikekin eta lanean dihardu emakumeek musikaren arloan egiten duten lana ikusarazteko.
  • banda eta publiko gaztea lehiaketara berriro ekartzea. Helburu hori lortze aldera, aurten, pop-rock-eko eta metaleko ohikoez gain, kategoria berri bat egongo da: Urban kategoria. Horren barruan soul, R&B, funk, musika afroamerikarra, reggae, rap, hip-hop, trap, beatbox eta elektronika estiloek izango dute lekua. 

IZENA EMATEA ETA BALDINTZAK

www.bilbao.eus/bilborockwebgunean zabalik egongo da deialdia, maiatzaren 2tik 31ra, Europako musika-bandentzat. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako talde eta bakarlarientzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat bakarrik izan daiteke 35 urtetik gorakoa.

Hiru modalitate daude: Pop Rock, Metala eta Urban. Bandek online bete behar dute formulario bat eta honako hauek erantsi:

  • 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan.
  • argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
  • taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan
  • eta zuzeneko emanaldi baten bideorako lotura;gutxienez, abesti bat egongo da.

Horrez gain, taldeek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • disko bi baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko batekin,
  • Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana,
  • eta jatorrizko gaiak aurkeztea. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

LEHIAKETAREN FASEAK, EPAIMAHAIA ETA SARIAK

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketak hiru fase hauek ditu:

  • I. fasea: Izena eman duten taldeetatik epaimahaiak 32 talde aukeratuko ditu: 16 talde Pop Rockekoak, 8 Metalekoak eta 8 Urbanekoak. Hala ere, epaimahaiak beharrezko iritziz gero, parametro horiek alda ditzake.
  • II. fasea: 3 modalitateetan aukeratutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan, irailean eta urrian. Fase honetan, epaimahaiak kategoria bakoitzeko 3 talde aukeratuko ditu.
  • III. fasea: Bigarren fasean aukeratutako taldeek azken kontzertuetan joko dute Bilborock-en, urrian, eta orduan erabakiko dira zeintzuk diren kategoria bakoitzeko talde eta bakarlari irabazleak.

Epaimahaia musika-arloko profesionalek, musikariek eta musika-joera berriei lotutako pertsonek osatuko dute. 30. edizio honetan, ahalegina egin da epaimahaia berritzeko hiru kategoriatan, orekatuta egon daitezen esperientzia eta musika arloko ezagupenak, joera berriekiko sentsibilitatea, freskotasuna eta emakumeak musikan ikusgarritasuna izatea. Bigarren fasean kontzertuetara doazenen botoa ere kontuan hartuko da.

30. edizioan 22.900 euro banatuko dira saritan, iaz baino gehiago. Beste berritasun bat da hiru kategorietako sariak berdindu egin direla;hauek izango dira:

  • Banda/bakarlari irabazlea: 4.000 €
  • Bigarrena: 2.000 €
  • Hirugarrena: 1.300 €

Honetaz gain, beste sari bat dago, 1.000 eurokoa, epaimahiak Bizkaiko banda ala bakarlari bati ematen diona.

Era berean, taldeak nongoak diren kontutan hartuta, konpentsazio ekonomiko bat edukiko dute bidaien gastuetarako. Dirutan jasoko duten sariez gain, epaimahaiak aukeratutako taldeei kontzertua emateko aukera emango zaie 2019an Bilborock-en edota Aste Nagusian.

URTEURRENEKO JAIA

Pop-Rock lehiaketak 30. urte beteko dituela-eta, gaur, 20:00etan hasita, hiru hamarkada hauetan lehiaketan parte hartu duten talde eta gazteen talde batzuk, musikako profesionalak, epaimahaiko kideak eta kazetariak jai batean elkartuko dira. Euskal musikagintzako talde historiko batzuek eta belaunaldi berrietako beste batzuek –bestelako musika-joerak dituztenek- zuzenean joko dute.
Gainera, lehiaketako edizio guztietako argazkiak proiektatuko dira eta dokumental bat aurkeztuko da, Bilbao Hiria lehiaketako unerik esanguratsuenak biltzen dituena, ez alferrik estatuko musika-lehiaketa garrantzitsuenetakoa bihurtu da hiru hamarkadatan.

22.200 TALDE 30 URTETAN

29 urte hauetan, 22.270 banda aurkeztu dira Bilbao Hiria lehiaketan;1.359 kontzertu eskaini eta 135.000 pertsona bertaratu dira kontzertuetara.

Hainbat talde ezagun izan ditugu lehiaketa honetan, esaterako, hauek: Platero y Tú, Su Ta Gar, Los Bichos, La Buena Vida, El Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Australian Blonde, Manta Ray, Sidonie, Zea Mays, El Columpio Asesino, Audience, Delorean, The Sunday Drives, WAR, Zodiacs, War Cry, Tierra Santa, Rise to Fall eta Quaoar.

2017ko edizioan 484 talderen partaidetza izan zen, estatutik eta Europako hainbat herrialdetatik etorriak, Frantziatik, Erresuma Batuetatik, Italiatik, Alemaniatik, Finlandiatik eta Belgikatik, besteak beste. Irabazleak, hauek: Alien Tango (Murtzia), Pop-Rock kategorian, Hex (Bizkaia) Metal modalitatean eta Skygaze (Asturias) Elektronika eta beste joera batzuen modalitatean.

BILBAO GAZTE

BILBAO GAZTE udal gobernuaren konpromiso estrategikoa da, Bilboko gazteen pentsamenduak, beharrizanak eta itxaropenak zeintzuk diren jakiteko. Gero, horiek udal politikan sartzea da helburua, gazteei bizitza publikoan parte hartzeko bideak emanez. Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa horren barruan dago.

Horretarako, Bilboko Udalak komunikaziorako tresna berriak prestatu ditu: profilak sortu ditu sare sozialetan (Facebook, Twitter, Google + eta Youtube) eta webgune bat egin du, gazteei eragiten dieten politika espezifikoei buruzko informazio baliagarria emateko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120