2001. urtean jarri ziren martxan

BBK-k handiagotu egin du ekimen berritzaileentzako bere laguntza-programa

2018ko deialdian irabazte-asmo bako erakunde pribatuen proiektuak aurkeztu ahal izango dira, baita gizarteratze-enpresa, enplegu-zentro berezi edo gizarte-ekimeneko kooperatibenak ere

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 13:29etan eguneratua

BBK-k handiagotu egin du ekimen berritzaileentzako bere laguntza-programa.

BBK-k handiagotu egin du ekimen berritzaileentzako bere laguntza-programa.

Galería Noticia

BBK-k handiagotu egin du ekimen berritzaileentzako bere laguntza-programa.

BBK-k BBK Laguntzak programaren beste deialdi bat egin du, Bizkaian garapena bultzatzen duten egitasmoentzat. Aurten, berritasun gisa, BBK-k laguntza horien eragina handiagotuko du, BBK-ko arlo guztietan (familia, helduaro aktiboa, enplegua, prestakuntza,…) duten proiektuak ere sartu ahal izango baitira, eta ez bakarrik gizarte- edo kultura-gaiei buruzkoak, aurreko edizioetan gertatzen zen legez. Laguntza hauetara, beti legez, irabazi asmorik bako erakunde pribatuak aurkeztu ahal izango dira, baina baita beste era bateko erakundeak ere, adibidez, gizarteratze-enpresak, enplegu-zentro bereziak edo gizarte-ekimeneko kooperatibak.

BILBO. Programa honen bidez, Xabier Sagredo buru duen erakundeak sinergiak, aliantzak eta akordioak ezartzea bilatzen ditu proiektu berritzaileak gizarte-eraginarekin, Bizkaiaren garapenerako eta gizarte kohesiorako lagungarriak baldin badira. Jarduera-eremuak honako hauek izango dira: • Prestakuntza, enplegua eta ikerketa, praktiketako eta formakuntzako programak bultzatuz, BBKrentzat eta Bizkaiarentzat estrategikoak diren sektoreak eta ekimenak lagunduz eta, lurraldearen etorkizunerako funtsezko tresna legez, ikerketa bultzatuz.

• Kultura, kulturaz eta euskaraz gehiago baliatzea erraztuz, eta horien inguruan sentsibilizatzen, jakintza sortzen eta paradigma-aldaketa bilatzen lagunduz. • Mendekotasuna, ezintasuna eta gaixotasuna, gizarteratzeko proiektuen alde eginez eta sentsibilizazioa eta jakintza sustatuz.

• Familia eta seme-alabak, batez ere hezkuntza-edukia duten jarduerak sustatuz. • Gizarte-proiektuak, gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan daudenei gizarteratzen edo/eta laneratzen laguntzeko proiektuen, elkartasun-proiektuen eta sentsibilizazioa eta jakintza sustatuko duten proiektuen bidez.

• Helduaro aktiboa, bizi-ohitura osasungarriak, autonomia, autoestimua eta aisialdiaz gozatzea indartuz, gizabanakoen gaitasunak garatzea erraztuz eta pertsonen arteko harremanak eta parte-hartze soziala sustatuz.

Bereziki, balorazio positibo gehigarria izango dute bazterturik dauden edo urrakorrak diren taldeengana zuzendurik planteatzen diren ekimenek. Hori bai, proiektu guztiek bete behar dituzte gutxieneko baldintza batzuk, eta horien artean daude: BBKren ildo estrategikoekin bat etortzea, izaera berritzailea izatea, eta gizarte-eragina eta ikusgaitasuna izatea.

Eskaerak www.bbk.eus webgunearen bidez izapidetu behar dira, apirilaren 26tik maiatzaren 27ra arte. Edozein kontsulta helbide elektroniko honen bidez egin behar da: proyectos.sociales@bbk.eus Proiektuak Bizkaian gauzatuko dira eta hartzaileak lurralde honetan bizi diren pertsonak izango dira, batez ere gizartean kalteren bat jasateko egoeran edo arriskuan daudenak. Bizkaiko lurraldea gainditzen duen eremua duten proiektuetan, Bizkaian bizi diren hartzaileei dagokien proiektu-zatiaren finantzaketa lagundu ahal izango da.

Proiektuak gauzatzeko gehienezko denboraldia, edo finantzaturiko fasearena bederen, 12 hilabetekoa izango da. Finantzaturiko proiektuak edo faseak 2018ko urtarrilaren 1 eta 2018ko abenduaren 31 artean hasitakoak izan litezke.

Proiektu bat bera hiru alditan ere finantza daiteke urteko zenbait deialditan, betiere berriro aukeratzen bada, deialdi bakoitzean aurkezturiko beste proiektuekin batera lehiatuz. Programa 2001ean sortu zen irabazte-asmo bako erakunde pribatuen ekintzak laguntzeko helburuaz, eta BBK-k sortu zenetik gizarte, kultura eta ekonomiaren arloetan garatu duen ekinbide-programa oparoan kokatzen da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120