Zirrikituetatik begira

Bide zuzena

Josu Torre - Martes, 1 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

zUZENBIDEA eta bide zuzena gauza bera direla dirudi. Tamalez, askotan ez da horrela ematen. Zuzenbidea edo zuzentasuna darabilt, justizia ez erabiltzearren;beste horiek baino urrunago bidaltzen duelako kiratsa. Beste hainbat kasu inguruan egon arren -Iñaki Urdangarin libre uztea kasurako- egunotan gora eta behera darabilgun Altsasu edo Manada inguruan ikusitakoak aski dira Justizia deitzen zaion horretan sinesmena betiko galtzeko. Bi auziak bata bestearen gainean ipini izanaz ere baleuko zer esanik, kasualitatean aspalditik sinesten ez dugulako. Denaren gainetik botere judiziala politikoaren menpe dagoela argi adierazten du.

Sanferminetan bortxatu zuten neskaren erasotzailei jarri dieten epaiaren inguruan sortu den zurrunbiloan, ehunka izan diren iruzkinetatik, egunkari honetan elkar hizketa egin dioten, Ana Palacios, abokatuak esandakoak eta jasotako erantzunak aztertu nahi ditut. Beste hainbat zehaztasunen artean, epaia “teknikoki zuzena” dela dio, “ongi arrazoitua” eta “ez bidegabea”. Hainbat erantzun izan ditu eta gehienak, Anak solasaldian aurreratzen duen ildotik, sententziaren ataltxo bakar bat irakurri gabe eginak. Abokatuak legearen aurrean “zuzena” edo “arrazoitua” dela dio, ez lege hori zuzena denik.

Iruñeako epaiak inor gutxi utzi du axolagabe. Zinez larria izan delako epaileek, edonork eraso basati bezala hartzen dituen azio bat, eraso edo biolazio ez dela epaitzea. Are larriagoa azioa bera, 18 urte besterik ez zuen neska gazteari egindakoak. Larriak benetan, bestalde, oso larria, importantea iruditu zait mundu guztiko hedabideetan hartu duen garrantzia. Oroimen hurbilean dut, Bilbon egin genuen seminario moduko bat, Londoneko Lady Di istripuz eta Blanco Ermuko zinego-tzia ETAren esku hiltzeak izan zuen oihartzunari buruz. Oihartzuna eta ondorioak. Gerora, Kazetari Fakultatean erabiltzen direnak. Gehiegikeriara jotzen zutelako. Ea oraingoek oihartzunok Emakumen kontrako erasoen iguruko legeak bide zuzenean jartzeko balio duten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120