Asteazken honetan hasiko da

Ogasunak 171 milioi itzuliko ditu errenta kanpainaren lehenengo egunetan

Apirilean Bizkaiko Foru Ogasunak 333.000 aitorpen proposamen bidali ditu eta itzultzekoa diren proposamenen %92 onartuak izan dira

DEIA.EUS - 2018(e)ko maiatzaren 1a, asteartea - 12:15etan eguneratua

Entrada a la sede de la Hacienda Foral de Bizkaia.

Entrada a la sede de la Hacienda Foral de Bizkaia. (Foto: Pablo Viñas)

Galería Noticia

Entrada a la sede de la Hacienda Foral de Bizkaia.

BILBO. Bizkaiko Foru Ogasunak aurreikusita dauka 171 milioi euro itzultzea 206.000 zergadun ingururi 2017ko errenta kanpainaren lehenengo egunetan;kanpaina maiatzaren 2 honetan hasi da.  Horretarako, apirilean Foru Ogasunak 333.835 aitorpen proposamen sortu eta bidali ditu;horietatik 223.158 dirua itzultzeko dira eta 110.677 dirua sartzeko.

Itzuli beharreko proposamenei dagokienez, proposamenarekin bat datozen 206.000 zergadunek ez dute inolako izapiderik egin behar izan;hala, Foru Ogasunak likidazioaren emaitza itzuliko die hurrengo egunetan. Proposamenen %8 baino ez dira baztertu edo zuzendu. Dirua sartu behar duten proposamenei dagokienez, horiek guztiak baieztaturik edo bazterturik egon behar dute ekainaren 29a baino lehen.

Kanpaina honetan Bizkaiko Ogasunak aurreikusten du PFEZren 571.000 aitorpen izapidetuko dituela;horretarako, zenbait aurkezpen kanal eta zerbitzu ditu zergadunen esku. 

Dagoeneko bidali diren reta etxean edo renta web proposamenez gain, bihar martxan jarriko da aitorpenak prestatzeko eta aurkezteko doako zerbitzua sei banketxeren hirurehun bulegotan. 2016ko errenta kanpainan baliabide hori erabili zen 129.370 aitorpen aurkezteko;beste 143.455 aitorpen errentaren webgunearen bidez aurkeztu ziren (www.bizkaia.eus/renta). 

Atari honetan, edozein zergadunek deskarga ditzake bere datu fiskalak eta laguntza programa;horrekin aitorpena prestatu eta aurkeztu ahalko du. Pasa den urtean 37.537 zergadunek hautatutako beste aukera bat izan zen aitorpena laguntza programa bidez egitea, inprimatzea eta finantza erakunde laguntzaileetan edo Foru Ogasunaren bulegoren batean entregatzea.  

7.900 AITORPEN ONDAREAN

Halaber, maiatzaren 2an ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkezteko 9 asteko epea zabaltzen da. Foru Ogasunaren zerbitzu teknikoek egindako estimazioa da Bizkaiko 7.900 zergadun beharturik daudela aitorpen hori aurkeztera eta batez besteko zenbatekoa 9.494 eurokoa izango dela. Gauzak horrela, ondare kanpainaren emaitza 75 milioi eurokoa izango dela aurreikusten da.

Aurreko urteetan bezala, ondare aitorpena Internet bidez baizik ezingo da aurkeztu, eta zerga horren zergadunek bitarteko hori ere erabili beharko dute PFEZren aitorpena aurkezteko.
PFEZ edo ondare aitorpenari buruzko zalantzarik edo kontsultarik egin behar izanez gero, zergadunek informazioa guztia izango dute eskuragarri errentaren webgunean, 94.608.3000 telefonoan edo Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.
 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120