ASTEBURUETAN 302 PLAZA ESKAINIKO DITU

Bilboko Udalak ikasteko gelak indartuko ditu maiatzeko eta ekaineko azterketa garaian

Esfortzu gelak maitzaren 5ean, zapatuan, irekiko dira, Udalak ikasteko gelak dituen 8 barrutietan, udaltegietan eta kiroldegietan.

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 1a, asteartea - 08:01etan eguneratua

Udalak 8 barrutietan ditu ikasteko gelak;udaltegietan eta kiroldegietan.

Udalak 8 barrutietan ditu ikasteko gelak;udaltegietan eta kiroldegietan.

Galería Noticia

Udalak 8 barrutietan ditu ikasteko gelak;udaltegietan eta kiroldegietan.

Bilboko Udalak dituen ikasteko gelak indartuko ditu maiatzeko eta ekaineko azterketa garaia dela eta. Astelehenetik barikura, 655 plaza egongo dira;eta, asteburuetan, 494. Udalak 8 barrutietan ditu ikasteko gelak;barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta udal liburutegietan.

BILBO. Azterketa-garaian ikasleen beharrari erantzuna emateko Bilboko Udalak ikasteko gelak indartzea erabaki du;hain zuzen, datozen hilabete bietako asteburuetan. Orain arte 182 plaza eskaintzen ziren zapatu-domeketan eta hemendik aurrera 302 plaza gehiago egongo dira. Horietako 120 Deustuko udaltegian, 80 Basurtukoan eta 102 Santutxukoan.

LEKUAK, PLAZAK ETA ORDUTEGIAK

Deustuko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 60 plaza, 9:00etatik 21:00etara
Zapatu-domeketan: 120 plaza, 9:00etatik 21:00etara

San Ignazioko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 24 plaza, 8:30etik 21:30era

Uribarriko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 16 plaza, 8:30etik 21:30era

Castañoseko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 64 plaza, 8:30etik 21:30era

Otxarkoagako Udaltegia

Astelehenetik barikura: 20 plaza
Zapatu-domeketan: 20 plaza
Zapatuetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
Domeketan: 9:00etatik 14:00etara
Ekainaren 30a eta uztailaren 1a izan ezik.

Txurdinagako Udaltegia
Astelehenetik barikura: 10 plaza, 08:30etik 21:30era

Txurdinagako kiroldegia
Astelehenetik barikura: 100 plaza, 7:15etik 22:00etara
Zapatu-domeketan: 100 plaza
Zapatuetan, 09:00etatik 22:00etara
Domeketan, 9:00etatik 19:00etara

Santutxuko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 100 plaza, 7:15etik 22:00etara
Zapatu-domeketan: 100 plaza
Zapatuetan, 09:00etatik 21:00etara
Domeketan, 9:00etatik 21:00etara

San Frantziskoko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 30 plaza, 08:30etik 21:30era

Liburutegiak: San Adrián/ Zabala /Bidebarrieta
Astelehenetik barikura: 62 plaza
San Adrian eta Zabalako liburutegietan, astelehenetik eguenera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Barikuetan, 10:00etatik 14:45era
Bidebarrietako liburutegian, astelehenetik barikura, 08:30etik 20:30era. Zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara.

Azkuna Zentroa
Astelehenetik barikura: 72 plaza.
Astelehenetik eguenera, 7:00etatik 23:00etara
Barikuetan, 7:00etatik 24:00etara
Zapatu-domeketan: 72 plaza
Zapatuetan, 08:30etik 24:00etara
Domeketan, 8:30etik 23:00etara

Errekaldeko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 55 plaza, 08:30etik 21:30era

Errekaldeko kiroldegia
Astelehenetik barikura: 40 plaza, 7:15etatik 22:00etara
Zapatu-domeketan: 40 plaza
Zapatuetan, 09:00etatik 22:00etara
Domeketan, 09:00etatik 15:00etara

Iralako Udaltegia
Astelehenetik barikura: 12 plaza, 08:30etik 21:30era

Basurtuko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 24 plaza, 08:30etik 21:30era
Zapatu-domeketan: 80 plaza, 9:00etatik 21:00etara

Zorrotzako liburutegia
Astelehenetik barikura: 28 plaza, 08:30etik 21:30era

Zorrotzako Udaltegia
Astelehenetik barikura: 34 plaza, 08:30etik 21:30era

Altamirako Udaltegia
Astelehenetik barikura: 12 plaza, 15:30etik 22:00etara

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120