HIRU PROPOSAMENEN ARTEAN EGIN DU

Bilbok Casco Viejo - Zazpi Kaleak identifikatu duen irudi berria aukeratu egin du

14 proposamen aurkeztu zituzten diseinuaren, publizitatearen edo komunikazioaren munduko profesionalek zein enpresa espezializatuek

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 1a, asteartea - 11:16etan eguneratua

Bilbok aukeratu egin du Casco Viejo - Zazpi Kaleak identifikatu duen irudi berria

Bilbok aukeratu egin du Casco Viejo - Zazpi Kaleak identifikatu duen irudi berria

Galería Noticia

Bilbok aukeratu egin du Casco Viejo - Zazpi Kaleak identifikatu duen irudi berria

Datozen egunetan Bilboko biztanleek eta, bereziki, Bilboko Alde Zaharrekoek gure hiribilduaren bihotza eta jatorria den Casco Viejo-Zazpi Kaleak identifikatzeko nortasun bisual esanguratsu eta berri bat hautatzeko prozesuan hartuko dute parte.

BILBO. Indarra eta izaera, moldakortasuna, proiekzioa eta modernitatea, guztiak batuko dira hiru proposamen finalistetan. Guztira, hamalau proiektu aurkeztu dituzte diseinuaren, publizitatearen edo komunikazioaren munduko enpresa eta profesionalek, eta Balorazioko Batzorde Teknikoak hiru aukeratu ditu finalerako. Gizarte- eta erakunde-eragileak bildu dira batzordean.

Zazpi Kaleetako herritarrak, merkatariak, ostalariak eta Bilboko beste alde batzuetako herritarrak bezalako zuzeneko publikoak eta bisitariak, turistak, elkarteak, erakundeak eta abar bezalako zeharkako publikoak bildu nahi ditu irudi berean, Casco Viejo-Zazpi Kaleak delakoaren muina biltzen duen horretan, alegia. Horixe da Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez otsailean antolatutako lehiaketaren azken xedea. Hain zuzen ere, bertako izatearen garrantzia eta sentimendua espazio berezi honen xede diren publikoei bere muin eta senaz jabearazteko bultzatu nahi da.

Horri dagokionez, irudi berria hainbat eremutan aplikatu ahal izango da: hiriko altzarietan (bankuak, paperontziak, kontainerrak, mutiloiak…);espazio fisiko jakinetan (umeen parkeak…);Zazpi Kaleen ikur diren eraikinetan eta etxebizitzetan (metroaren geltokia, Erriberako Merkatua…);hiriko seinaleetan (monumentuak, kaleak…) eta jarduerenetan;merchandisingean (katiluak, elastikoak, txapak…). Horrez gain, esparru pribatuan ere aplikatu ahal izango da;irudi berria erabili nahi da dendetan eta ostalaritzan (terrazak eta mahaitxoak, olanak, poltsak, edontziak, edontzi azpikoak, erakusleihoak…) banderatxoetan, Gabonetako argietan, sarietan…baita liburuxketan, espazio digitaletan edo ikus-entzunezkoetan ere, bestak beste.

Proposamen irabazlea herritarren botazioaren bidez eta epaimahai profesional baten (artistak, diseinatzaileak, adituak...) balorazioaren bidez aukeratuko da. Herritarrak datozen egunetan joan ahal izango dira aurkeztutako proposamenak ikustera eta botoa ematera. NANa eta egiaztatzeko agiri bat aurkeztu beharko dute horretarako.

Hori horrela, proposamen finalistak honako udal-zentro hauetan egongo dira ikusgai herritarrek gogokoen dutena hauta dezaten: Ibaiondoko barrutian (Pilota kalea, 10) maiatzaren 2tik 9ra;Abandoko barrutian (behin-behienean dago Elcano kaleko 20-22 zenbakietako beheko solairuetan) maiatzaren 10etik 17ra. Hauxe izango da ordutegia: 09:30etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera.

Proiektu irabazlea ekainean emango da ezagutzera, eta 40.000 euroko sari ekonomikoa jasoko du.

HAUTATUTAKO PROPOSAMENAK ETA IRIZPIDEAK

Honako hauek dira Alde Zaharreko identitate bisual berriak izan beharko dituen ezaugarriak:

  •   Nortasun propioa (sustraitze emozionala): kontuan izan beharko ditu ikuspegi emozionala, kulturala, euskalduna, bilbotar guztion auzoa baita, ez han bizi direnena soilik.
  •   Ondare historikoa: ondarearen arloko hainbat elementu dituenez –uriko punturik interesgarri gehien dituen aldea da– Zazpi kaleetako elementu erabat bereizlea da.
  •   Komertziala: merkataritzaren erreferentziazko lekua izan da tradizioz. Balioa eman nahi eta eguneratu egin nahi da denda txiki eta tradizionalez betetako oinezkoen alderdia taxututa.
  •   Bizimoduaren kalitatea: etengabe sortzen eta eguneratzen ari den auzoko bizimoduaren kalitate maila handia aitortzen dute bertan bizi direnek. Auzoa bizitzeko leku izatearen eta sektore komertzialaren eta turistikoaren arteko orekari eustea da helburua.
  •   Integratzailea: Alde Zaharra ez da bilbotarren topaleku bakarrik;hainbat sentsibilitate sozialen biltoki ere bada: merkatariak, auzotarrak, turistak, Bilboko beste auzo batzuetako biztanleak. Auzo ireki eta kohesionatzailea da.


Balorazioko Batzorde Teknikoak emandako balorazioaren arabera hautatu dira hiru proposamenak (gutxienez 100 puntutik 70 lortu behar izan dituzte). Hauexek dira horien deskribapenak:

A proiektua

“Nabarmendu nahi ditugun balio horiek guztiak Bilbok dituenak dira. Eduki baditu, hain zuzen ere, Bilboko funtsa Casco Viejo-Zazpi kaleetan dagoelako. Kontatzeko gauza asko ditugula kontuan izanda, ezaugarri horiek guztiak biltzen, azaltzen eta indartzen dituen kontzeptu bakarra behar dugu, mundu guztiak bere burua bertan islatuta ikus dezan. Hauxe da kontzeptu hori: BILBO FUNTSEAN”.

B proiektua

“Gure proposamenaren abiapuntua topagunerako eta elkargunerako ideia da, bilbotarrarentzako bizikidetzarako espazio bat, bisitariarentzat bizipenen espazio ere badena. Goitik ikusita, biltzen duten auzoetatik, ezagut daitekeen “Bilboko bihotzaren” irudi adierazgarri bat dago, bertara joateko bideen elkargunea, alegia”.

C proiektua

“Zubia konexio-mezua transmititzeko elementu ikoniko gisa erabiltzen da, eta adin zein kultura guztietako (hiribilduko kulturaren eta gizartearen nukleoa) pertsonen loturarako tokia da, eta zubiak hasiera-hasieratik bidea ematen dioten elementu arkitektonikoak dira. Casco Viejo-Zazpi kaleak eremua hiriaren bihotza da eta Bilboko hiribilduaren hirigunea. Marka sortzerakoan diskurtso emozional bat bilatzea gailendu da, eta “nukleoa” nahiz “konexioa” kontzeptuak helarazten dituen ikusizko hurbileko identitate bat sortzen dute.

ALDE ZAHARREKO JARDUKETA PLANA

Bilboko Casco Viejo-Zazpi Kaleen Nortasun Bisuala Sortzeko eta Diseinatzeko Lehiaketa Publikoa argitaratzea Bilboko Udalaren “Zazpi Kaleen garapen jasangarrirako estrategia. Zazpi Kaleak, Bihotza Historikoa eta Modernotasuna 2016-2019” proiektuaren barruan sartzen da;hain zuzen ere, udalak egindako Ekintza Plan garrantzitsu bat da, geroari begira eta orekaz biltzeko hiriko erdigune historikoaren potentzial ekonomikoa, kulturala eta soziala.

Erronka nagusia merkataritza, ostalaritza, jarduera kulturala, auzoan bizi diren auzotarrak, Bilboko biztanleak, bisitariak eta abar elkartzea eta harmonian jartzea da, bere nortasun sendoa ahantzi gabe eta modernotasunaren eskutik. Zazpi Kaleak da Bilboko turismoaren, merkataritzako jardueraren eta ostalaritzaren bultzatzaile nagusietako bat, eta jarduera horiek hiri osoko jardueren % 8 osatzen dute.

Plana prozesu sakon eta korapilatsuaren emaitza da, beharbada orain artekoen osoena eta berriena, bai edukiaren eta norainokoaren aldetik, bai Deustuko Unibertsitateak aplikatu duen metodologiaren aldetik;izan ere, maila guztietan parte hartzeko prozesu aitzindaria jarri du abian, zinegotziak, talde politikoak eta herritarrak inplikatuta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120