BERRIZTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA EMAN DIE

Bilbo Zerbitzuak hilobien eta panteonen 836 titularri gogorarazi die haien baimenen bukaera

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 1a, asteartea - 08:06etan eguneratua

Bilbo zerbitzuakek euren emakidaren gogorazi die panteoien eta hilobien 836 titularri

Bilbo zerbitzuakek euren emakidaren gogorazi die panteoien eta hilobien 836 titularri (BILBAO.EUS)

Galería Noticia

Bilbo zerbitzuakek euren emakidaren gogorazi die panteoien eta hilobien 836 titularri

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saila, bere esku dagoen Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoaren bitartez, informazio kanpaina ari da egiten hilabete hauetan, euren emakidaren amaiera gogorarazteko Bilboko hilerriko 836 ehorzketa unitateren, panteoien eta hilobien, titularrei edo kotitularrei.

BILBO. Izan ere, kanpaina bat dator 836 pertsona horiei eragiten dien 176 administrazio izapideen epemugarekin, eta Bilbao Zerbitzuak berriztapenerako alternatibei eta aukerei buruzko informazioa ari zaie ematen.

Urteko lehenengo hiru hilabeteetan, Bilbao Zerbitzuak horren berri ari da ematen pertsona horiei guztiei, eta gaiari buruzko erabakia hartzeko eskatu die. Horretarako, emakida berriztatzeko dauden alternatiben berri eman die. Dauden aukeren artean, lehenengoa berriztatzeko aukera da, hala gura badute. Horrez gain, kostuari eta epeei buruzko informazioa eta berriztapena egiteko inprimakia ere ematen zaie.

Aipatutako pertsona horiek ez badute emakida berriztatu nahi, eskubidea iraungi egingo da, eta pertsona horiek unitatea libre utzi beharko dute, dauden gorpuzkinak ateratzeko kostuak ordainduz eta horiek hilobiratuz, errez edo lekuz aldatuz. Hiru hilabeteko epea igaro ondoren euren borondatea jakinarazten ez badute, horren gaineko edozein eskubideri uko egiten diotela ulertuko da, eta Bilbao Zerbitzuakek ofizioz ekingo dio gorpuzkiak ateratzeari eta berehala erretzeari, gune komun batera eramanez, zerbitzu horien kostuaren kargua pertsona arduradunei bideratuz.

ERABILTZAILEK OSO ONDO NOTA JARRI DIETE UDAL HILERRIEK URTEAN ZEHAR ESKAINI DITUZTEN ZERBITZUEI

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, bere esku dagoen Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoaren bitartez, Hiriko hilerrietako erabiltzaileen artean egindako gogobetetze inkestaren emaitzen berri eman du. Erabiltzailek oso ondo nota jarri diete udal hilerriek urtean zehar eskaini dituzten zerbitzuei. Barrutiak irekitzeko eta ixteko ordutegia, puntualtasuna, begirunea eta langileek ehorzketetan edo errausketetan erakusten duten adeitasuna dira zerbitzuaren prestazioak hobetzen jarraitzeko xedez hildakoen senideei eta gertukoei eta emakiden titularrei egin ohi zaien eta hamarkada bateko ibilbidea duen inkesta honetan puntuazio altuenak lortu dituzten alderdiak.

Balorazio altuenak, 7,5etik gorakoak, langileek ehorzketetan edo errausketetan erakusten dituzten begirunearekin, adeitasunarekin eta arretarekin daude erlazionatuta.Lorategi guneei, ehorzketa unitateen inguruneei, ur iturrien zerbitzuei, nitxoetara heltzeko eskailerei, komun publikoei eta garbiketa maila orokorrari buruzko ataletan batez-besteko zifrei eusten zaie (7 puntutik gora), eta azpimarragarria da egoera orokorrak sortzen duen irudia. Hori guztia, Bilbao Zerbitzuakeko langileek instalazioak mantentzeko eta hobetzeko egunero egiten duten lanari esker.

Hobetu beharreko alderdien artean, erabiltzaileek bideak aipatzen dituzte. Orokorrean balorazioa positiboa den arren, irisgarritasuna eta zerbitzuaren kostuaren arrazoigarritasuna hobetzeko interesa erakutsi dute. Gogorarazi behar da urtero eramaten direla aurrera gai horiekin erlazionatutako jarduketak.

Izan ere, 2007an egiten hasi zirenetik inkestetan jasotako iritziei esker, hobekuntzak egin ahal izan dira zerbitzuan, mantentze-lanetan eta erabiltzaileei eskaintzen zaien arretan. Horrela, azpimarragarria da batez besteko oso ondo notak egonkor jarraitu duela urteetan zehar. Horrela, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Zinegotziak adierazi duenez, emaitzek “bide onetik goazela erakusten dute, mailari eusteko lanean jarraitzera bultzatzen gaituzte, eta gure langileak direla gure balio nagusietakoa, eta hori harro sentitzeko modukoa da eta, ondorioz, nire eskerrona eta zoriona helarazi gura diet”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120