Zirrikituetatik begira

Eva gaur

Ana Urkiza - Lunes, 30 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

betizalantza izpiarekin. Esandakoak esan eta frogatutakoak frogatuta ere, beti, demostratzen jarraitu behar. Evaren sagarraren gaineko kontakizunak zenbat kalte egin digun…

Epaiaren erabakia etsigarria izan da. Eredugarria izatea espero genuen. Etorkizuneko gertaerak ere azaldu ahal izateko adibidea. Iruñeako jaiei etiketa kentzeko estakurua. Gizonttoei eta haien ingurumariari mezu argi bat bidaltzekoa. Emakumeoi sinesten zaigula jakinaraztekoa. Ezetzak “ez” esan nahi duela ulertzen dela adierazten duena. Harreman bat izateko, alderdien onespena izan behar dela argi gera-tzen denekoa…

Baina ez, ez digute sinesten. Zalan-tzaren lainopean bizitzen jarraitzen dugu. DENA da posibleago, emakumeak egia esatea baino. GUZTIA da aztergarriago eta zailago, emakumearen lekuan jartzea baino.

Hain barneratua dugu ongia eta gaizkiaren gainean emakumearen eta gizonaren rolak zeintzuk diren, ezen eta berehala gizonaren ekimena justifikatzera igarotzen garela: “emakumeak ere zerbait nahiko zuen”, “sakon-sakonean, emakumeak berak bilatzen du gertatzen zaiona”, “horrela ez balitz ez lirateke gona motzak jantzita eta kalean bakarrik ibiliko”… Premisan, jada, ez da hitz egiten emakumearen askatasun eskubideaz, gertaeran izan duen ustezko paperaz baizik. Eta “ustezko” diot “ustezko” horren gainean egiten diren interpretazioek mugatzen dutelako emakumearen askatasunerako eta berdintasunerako eskubidea.

Noiz arte jarraitu behar dugu gure ahalmenak neur ditzaten eta onar gaitzaten borrokan? Noiz arte egia esaten dugula eta sinets gaitzatela lortzeko protestan? Non dago muga? Heriotzan? Heriotzak kontatzeak ez du deus konpontzen. Ez eta gizonttoak emakumeengandik urruntzeko jarritako sistemak ere (nahiz eta beharrezkoa den). Kontua, betaurrekoak aldatzean dago. Gizarteari begiratzeko angeluan.

Zeren eta Evaren istorioa ere Adanek kontatua baita, ez Evak.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120