2018ko deialdia

BBK-k ekimen berritzaileentzako laguntza-programa handiagotu du

Ekitaldian, Gorka Martinez, BBK-ko zuzendari nagusia eta, Cristina San Salvador, gizarte-eraginaren arduraduna, agertuko dira

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 30a, astelehena - 10:51etan eguneratua

El presidente de la Fundación BBK, Xabier Sagredo, en una comparencia anterior.

Xabier Sagredo. (Z. Alkorta)

Galería Noticia

El presidente de la Fundación BBK, Xabier Sagredo, en una comparencia anterior.

BILBO. BBK-k apirilean egingo du BBK Laguntzak programaren beste deialdi bat, Bizkaian garapena bultzatzen duten egitasmoentzat. Aurten, berritasun gisa, BBK-k laguntza horien eragina handiagotuko du, BBK-ko arlo guztietan (familia, helduaro aktiboa, enplegua, prestakuntza,…) duten proiektuak ere sartu ahal izango baitira, eta ez bakarrik gizarte- edo kultura-gaiei buruzkoak, aurreko edizioetan gertatzen zen legez. Laguntza hauetara, beti legez, irabazi asmorik bako erakunde pribatuak aurkeztu ahal izango dira, baina baita beste era bateko erakundeak ere, adibidez, gizarteratze-enpresak, enplegu-zentro bereziak edo gizarte-ekimeneko kooperatibak.

BILBO. Programa honen bidez, Xabier Sagredo buru duen erakundeak sinergiak, aliantzak eta akordioak ezartzea bilatzen ditu proiektu berritzaileak gizarte-eraginarekin, Bizkaiaren garapenerako eta gizarte kohesiorako lagungarriak baldin badira. Jarduera-eremuak honako hauek izango dira:

• Prestakuntza, enplegua eta ikerketa, praktiketako eta formakuntzako programak bultzatuz, BBKrentzat eta Bizkaiarentzat estrategikoak diren sektoreak eta ekimenak lagunduz eta, lurraldearen etorkizunerako funtsezko tresna legez, ikerketa bultzatuz.

• Kultura, kulturaz eta euskaraz gehiago baliatzea erraztuz, eta horien inguruan sentsibilizatzen, jakintza sortzen eta paradigma-aldaketa bilatzen lagunduz.

proiektuak, gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan daudenei gizarteratzen edo/eta laneratzen laguntzeko proiektuen, elkartasun-proiektuen eta sentsibilizazioa eta jakintza sustatuko duten proiektuen bidez.

• Helduaro aktiboa, bizi-ohitura osasungarriak, autonomia, autoestimua eta aisialdiaz gozatzea indartuz, gizabanakoen gaitasunak garatzea erraztuz eta pertsonen arteko harremanak eta parte-hartze soziala sustatuz.

Bereziki, balorazio positibo gehigarria izango dute bazterturik dauden edo urrakorrak diren taldeengana zuzendurik planteatzen diren ekimenek. Hori bai, proiektu guztiek bete behar dituzte gutxieneko baldintza batzuk, eta horien artean daude: BBKren ildo estrategikoekin bat etortzea, izaera berritzailea izatea, eta gizarte-eragina eta ikusgaitasuna izatea.

2017ko ekainean egin zen azken deialdian ez bezala, aurten eskaerak www.bbk.eus webgunearen bidez izapidetu behar dira eta zehatzago esanda “BBK ETA ZU” aplikazioan. Eskatzaileekalta eman behar dute aplikazio honetan, eta horrek aukera emango die uneoro ezagutzeko eskaeraren egoera, baita hori aldatzeko aukera ere izena emateko ep earen barruan. Edozein kontsulta helbide elektroniko honen bidez egin behar da: proyectos.sociales@bbk.es

Proiektuak Bizkaian gauzatuko dira eta hartzaileak lurralde honetan bizi diren pertsonak izango dira, batez ere gizartean kalteren bat jasateko egoeran edo arriskuan daudenak. Bizkaiko lurraldea gainditzen duen eremua duten proiektuetan, Bizkaian bizi diren hartzaileei dagokien proiektu-zatiaren finantzaketa lagundu ahal izango da. Proiektuak gauzatzeko gehienezko denboraldia, edo finantzaturiko fasearena bederen, 12 hilabetekoa izango da. Finantzaturiko proiektuak edo faseak 2018ko urtarrilaren 1 eta 2018ko abenduaren 31 artean hasitakoak izan litezke.

Proiektu bat bera hiru alditan ere finantza daiteke urteko zenbait deialditan, betiere berriro aukeratzen bada, deialdi bakoitzean aurkezturiko beste proiektuekin batera lehiatuz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120