Sestaon

Ertzaintzak segurtasunazko prestakuntza saioak eman dizkie dendariei eta ostalariei

Joan den martxoan Barakaldon antolatutako hitzaldiei jarraipena emanez

deia.com - Lunes, 30 de Abril de 2018 - Actualizado a las 16:58h

Ertzaintzak prestakuntza-saioak eman dizkie eta segurtasunari buruzko aholkuak biltzen dituzten diptikoak banatu dizkie Sestaoko dendariei eta ostalariei

Ertzaintzak prestakuntza-saioak eman dizkie eta segurtasunari buruzko aholkuak biltzen dituzten diptikoak banatu dizkie Sestaoko dendariei eta ostalariei (DEIA)

Galería Noticia

Ertzaintzak prestakuntza-saioak eman dizkie eta segurtasunari buruzko aholkuak biltzen dituzten diptikoak banatu dizkie Sestaoko dendariei eta ostalariei

Ertzaintzako agenteek prestakuntza saioak eman dizkiete apirilean Sestaoko dendariei eta ostalariei, establezimenduetan jasan ditzaketen delituei aurre hartzeko aholkuak emateko.

BILBAO. Urte hasieran Bizkaiko udalerriko ertzain etxeak mugapeko udalekin lankidetzan abian jarritako ekimenaren baitan antolatu dira hitzaldiak, dendetako lapurretak eragozteko eta inguruko merkataritza egiturak segurtasunaz duen pertzepzioa areagotzeko.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Sestaoko ertzain etxeko arduradunek hainbat bilera egin dituzte apirilean Segurtasun Atalaren udal arduradunekin eta dendarien eta bizilagunen elkarteekin, eta hitzaldiak eman dizkiete dendariei eta ostalariei herrian segurtasunarekin dituzten arazoak aztertzeko.

Hitzaldiotan profesionalei azaldu zaie nola aritu behar diren establezimenduan lapurreta egin dezaketela ikusten badute, eta aholku labur batzuk eman zaizkie delituei aurre hartu ahal izateko ohitura batzuk har ditzaten.

Aholkuak emateaz gain, azpimarratu zaie zer-nolako garrantzia duen Ertzaintzarekin edo Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeak halako egoeretan, ahal den neurrian lapurretak eta ebasketak saihestu ahal izateko.

Bestalde, halako delitu baten biktima izaten badira hartu behar dituzten neurriak biltzen dituen diptikoa banatu zitzaien bertaratuei.

Ertzaintzak Prebentzioa Komunikazioaren bidez Landuz planaren baitan jarri zituen abian prestakuntza saioak 2018an, Bizkaiko eskualde horren ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta, bertako merkataritza guneetan biztanleria mugikorraren indizea handia baita eta jende asko pilatzen baita.

Alde horretatik, Sestaoko ertzain etxeko arduradunek Barakaldoko dendariei eta ostalariei eman zizkieten hitzaldiak joan den martxoan, eta laster Trapagaranen emango zaie jarraipena, aplikazio esparrua beste kolektibo batzuetara zabalduta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ezkerraldea-Enkarterri

ir a Ezkerraldea-Enkarterri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120