ZINEBI ETA FANT ZINEMALDIETAN PARTE HARTU DUTEN FILMEN AUKERAKETA ESKAINIZ

Zorrotzak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean eta ekainean zehar

Programazioan film laburrak, umeei zuzendutako zinea eta Álvaro Fierroren eta Ibon Ibarlucearen, “Atrapados por la serpiente” dokumentala jasoko dira

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 30a, astelehena - 11:00etan eguneratua

Zorrotzako udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean eta ekaineanVER VÍDEOReproducir img

(YOUTUBE-Bilbao Kultura)

Galería Noticia

Zorrotzako udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean eta ekaineanReproducirZine Zorrotza 2018.

Zorrotzako Udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean eta ekainean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian – ZINEBIn, eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoan – FANTen parte hartu duten film laburrak eskainiz.

BILBO. Zine eskaintzaren barruan, batez ere umeei zuzendutako bi film luze eta ZINEBIk ekoiztutako Álvaro Fierroren eta Ibon Ibarlucearen “Atrapados por la serpiente”, dokumentalaren emanaldi berezia ere jasoko dira.

Zine Zorrotza programa, ostegun honetan inauguratuko da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, ZINEBItik igaro diren helduentzako umorezko film laburren aukeraketarekin. Maiatzaren 17an eta 24an saioen generoa aldatu egingo da, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen azken edizioan parte hartu duten film labur hoberenen aukeraketa eskaintzeko, horiek ere helduei zuzenduta.

Horrez gain, programazioak lekua gorde du umeentzat, duela denbora gutxi egindako animaziozko bi film luze eskainiz: “Tarzan”, ekainaren 5ean, eta “Ballerina”, ekainaren 7an, biak ere arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Horrez gain, maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Zine Zorrotzak Bilboko Cancer Moon rock taldeak, pertsonalki eta talde gisa, izan zuen ibilbidean zentratzen den “Atrapados por la serpiente” (2017) dokumentala eskainiko du. Taldeak grabatu zuen lehenengo diskoaren izenburua daraman “Atrapados por la serpiente” dokumentalak, 80ko hamarkadaren amaieran, Jon Zamarriparen eta Josetxo Anituaren (1964-2008) eskutik, Bilbon sortu zen taldearen inguruko istorio globala kontatu nahi du. 20 urte baino gehiago igaro dira Getxoko Gwendoline aretoan zuzeneko azken emanaldia eskaini zutenekin, eta medioetan garrantzi handirik izan ez zuen taldea den arren, bere oihartzunak bizirik dirau oraindik jarraitzaileen artean.

65 minutuz, ZINEBIren laguntza izan zuen dokumentalak istorio unibertsalean sartuko ditu ikus-entzuleak, musika norbanakoaren izaeraren bilaketarako bide natural bilakatuz, Josetxo Anitua taldeko abeslariaren erreferentziarekin. Askoren iritziz, Estatu osoko frontman hoberena izan zen.
Saio guztiak Zorrotzako udaltegian izango dira, eta sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

AGENDA

MAIATZAK 3
19:30 - ZINEBIKLUB –Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren—ZINEBIren azken edizioan eskainitako umorezko film laburren erakusketa.

MAIATZAK 10
19:30 - ZINEBIKLUB “Atrapados por la serpiente”.
65 min. DOK (2017, Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea)

MAIATZAK 17
19:30 – FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren azken edizioan proiektatutako film laburren aukeraketa.

MAIATZAK 24
19:30 – FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren azken edizioan proiektatutako film laburren aukeraketa.

EKAINAK 5
18:00 – FANT - Zinemaldi Fantastikoa (umeentzat. 9 urtetik aurrera)
“Tarzan”. Alemania / 2013 / 94 min. ANI. Zuzendaria: Reinhard Klooss.

EKAINAK 7
18:00 – FANT - Zinemaldi Fantastikoa (umeentzat. 6 urtetik aurrera)
“Ballerina”. Frantzia / 2016 / 89 min. ANI. Zuzendaria: Eric Summer, Éric Warin.

Zorrotzako Udaltegia (Clara Campoamor kalea).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120