I. EDIZIOA

Gazteek 94 proposamen aurkeztu dituzte "Bilbao gazte sozial balioak martxan" sarietarako

Bilboko Udalak ekimen horretara aurkeztutako 30 hautatuko ditu saritzeko

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 30a, astelehena - 11:33etan eguneratua

"Bilbao gazte sozial balioak martxan".

"Bilbao gazte sozial balioak martxan".

Galería Noticia

"Bilbao gazte sozial balioak martxan".

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien lehenengo edizioan 94 proposamen jaso ditu Bilboko Udalak. Guztira lehiaketa honetan 30 sari banatuko dira. Gai asko lantzen dituzte proposamenek, bestek beste: adierazpen artistikoak, teknologia, ikerkuntza, ekologia, inklusioa, bideo-jokoak eta kirola. Hala ere, guztiek dute helburu sozial bat Bilboren balioei lotuta.

BILBO. Ildo horretatik, Bilboko Udalak “Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak sortu ditu, 14 eta 35 urte bitarteko gazteek garatutako proiektu sozial berritzaileak sustatzeko eta horiei laguntza emateko. Helburua balio jakin batzuei lotutako gizartearen eskariei erantzun egokia ematea da. Besteak beste, hauexek dira balioak: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, giza eskubideak, elkartasuna, partaidetza, sormena, ingurumen-arloko jasangarritasuna, justizia soziala eta aniztasuna. Gizartearen aldaketan gazteak protagonista gisa duten rolaren onarpena agerian utzi eta rol protagonista hori indartu gura du udalaren ekimen honek. Horiek horrela sari hauek hiru helburu zehatz dituzte:

  • Gizartearen eskariei begira, sormena, konpromisoa eta ahalegintzeko gaitasuna sustatzea.
  • Gazteen ikusmoldetik, balioak dituen Bilbo eraikitzeari bultzada ematea.
  • Eta gazteei aukera ematea ekimen edo proiektu sozial, artistiko, kultural, ekologiko, ekonomiko, zientifiko, digital, teknologiko bat edo bestelakoa gauzatzeko.

89 taldek aurkeztu dituzte 94 ideia eta 3 kategoria hauek daude:

  • Ikastetxeak: 11 ikastetxek 16 proiektu aurkeztu dituzte (ikastetxe bakoitzak gehienez ideia 2 aurkez zitzakeen).
  • Unibertsitate graduko, goi-mailako graduko edo masterreko ikasleak: 29 proposamen jaso dira;gehienak hiru unibertsitateetako (Deustukoa, UPV-EHU eta Mondragon) ikasle-taldeek eginak.
  • Gazteak: Ideiaren bat aurkezteko sortutako elkarte, enpresa zein gazte-taldek edo gazteek euren izenean aurkeztutako 49 ideia dira guztira.

Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariek dituzten hiru kategorietako bakoitzean gehienez 10 izango dira saritutakoak. Horietako bik 5.000 euro jasoko dituzte eta gainerakoek 3.000 euro. Hautatutako proiektuak aurten egiteko izango dira ekarpen ekonomikoak. Horrela bada, udalak 102.000 euro banatuko ditu urian garatuko diren, inpaktua izango duten eta emaitza nabarmena izango duten 30 proiekturen artean.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia lanean ari da proiektu irabazleak hautatzeko, besteak beste, orijinaltasuna, interes soziala, proiektuaren bideragarritasuna, jasangarritasuna zein kalitate teknikoa kontuan hartuko ditu. Gainera, proposamen guztiek parte hartze bidezkoak, sormenezkoak, berritzaileak eta udalerriarentzat interesgarriak izan behar dute;eskaera sozial bati erantzun behar diote eta auzo, barruti, eskola, kolektibo zehatzak eta abar eraldatzen lagundu behar dute. Eremu geografikoa, proiektua egiteko eta inpaktua izateko, Bilbo da eta proiektuak, oso-osorik, edo zati batek 2018. urtea amaitu baino lehen eginda egon beharko du.

Hiru pertsonak osatzen dute epaimahaia: bat, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko ordezkaria da;beste bat, Bilbao Balioen Hiria udal proiektuaren talde erredaktorearen izenean ari da, Deustuko Unibertsitatekoa da;eta, azkena, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria da.

“BILBAO, BALIOEN HIRIA”

Ideien lehiaketa hau “BILBAO, BALIOEN HIRIA” proiektuaren barruan dago. Europa-mailan proiektu berri eta berritzailea da, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak berak sustatutakoa. Azken helburua Bilbo nazioarte mailan hiri ezaguna izatea da, baina ez hirigintza eta gizarte-arloko eraldaketagatik, bere onera ekartzeagatik eta suspertzeagatik soilik, baizik eta errespetua eta elkarbizitza bezalako printzipioekin duen konpromisoagatik ere hiri ezaguna izatea. Horretarako, Bilboko Udalaren ustez “bilbotar guztion eta, bereziki, gazte guztien laguntza, inplikazioa eta partaidetza nahitaezkoak dira”.

“IDEIAK MARTXAN”

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak “Ideiak Martxan” programaren barruan sortu dira. Bilboko Udalak abian jarri zuen programa hau uriko gazteen kolektiboei adore emateko gazteentzako udal eskaintza aberastu ditzaten sormenezko jardueren ideiak eta proposamenak egin ditzaten.

Horrela, gazteekiko topaguneak sortzen dira, ikuspuntu integral horretatik gazteak udal politiken partaide egiteko eta udal politika horiek topagune horietan bertan diseinatzeko eta lehenesteko. Urte guztian zehar aurkez daitezke proposamenak. Horiek interesgarriak eta bideragarriak izanez gero, sustatzaileekin batera landuko ditu Udalak, proiektuak gauzatzeko.

Sare sozialak:
@Bilbao_udala
@BilbaoGazte
@BilbaoBalioak
#BalioakMartxan #BilbaoBalioenHiria
 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120