1.200 ale inprimatuko dira

Bilboko udalak seguruago bidaiatzeko aholkuak dituen triptikoa argitaratu du

Foiletoa Turismo Bulegoetan, KIUBen, Udaltegietan, liburutegietan, kiroldegietan eta Azkuna Zentroan banatuko da, besteak beste

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 30a, astelehena - 10:22etan eguneratua

Bilboko udalak seguruago bidaiatzeko aholkuak dituen triptikoa argitaratu du.

Bilboko udalak seguruago bidaiatzeko aholkuak dituen triptikoa argitaratu du. (Bilboko udala)

Galería Noticia

Bilboko udalak seguruago bidaiatzeko aholkuak dituen triptikoa argitaratu du.

Bilboko Udalak bidaiatzean edo hotel batean ostatu hartzean ager daitezkeen balizko arrisku-egoerei aurre egiteko segurtasun gomendioak eskaintzen dituen triptikoa argitaratu du. Hasieran, foiletoaren 1.200 ale inprimatuko dira, eta datozen egunotan, Turismo Bulegoetan, KIUBen, Udaltegietan, liburutegietan, kiroldegietan eta Azkuna Zentroan banatuko dira, baita San Agustin eta Azkar udal eraikinetan dauden herritarrei arreta egiteko guneetan ere.

BILBO. Saltokietako auto-babeserako gomendioak, etxeko suteei aurre egiteko neurriak eta umeei zuzendutako suaren kontrako kontseiluak biltzen dituzten foiletoak argitaratu ondoren, Bilboko Udalak prebentzioaren aldeko apustuari eutsi nahi dio Herritarren Segurtasunaren arloan, garraiobideen erabilpenarekin nahiz hoteletan ostatu hartzearekin lotutako segurtasun gomendioak biltzen dituen foileto berri honen banaketaren bitartez.

Bilboko Udalak argitaratutako triptiko honetan, berariazko gomendioak bildu dira automobila, autobusa edo metroa eta tranbia erabiliz bidaiatzeko asmoa duten pertsonentzat. Esaterako, segurtasun-uhalak eta adingabeentzako jarleku bereziak erabiltzea ibilgailu partikularra hartuz gero, autobusetan premia bereziak dituzten pertsonentzako jarlekuen erabilerari buruzko lehentasunak aintzat hartzea, edota autobusean, metroan nahiz tranbian, sartu aurretik barrukoei irteten uztea eta bidaia egitean ateen kontra jarrita ez joatea, beste hainbat aholkuren artean.

Horrez gain, Bilboko Udalak hoteletan ostatu hartzean kontuan izan beharreko oinarrizko jarraibide batzuk gogorarazi ditu;hala nola, logelak hotelaren barruan duen kokapena nahiz ebakuaziorako irtenbide eta ibilbideak buruz ikastea, balizko desgaitasunen berri ematea hoteleko harrera-lekukoei, balizko edozein ezusteko jakinaraztea, edota, ebakuazioa egin behar izanez gero, lasaitasunez jokatzea, igogailu edo jasogailurik erabili gabe, eta hormari pega-pega eginda ibiltzea, suhiltzaileei nahiz larrialdi zerbitzuei sarbidea errazteko asmoz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120