bisita gidatu eta guzti

San Frantziskon dagoen antzinako komentuko aztarnategiak ate irekien jardunaldia antolatuko du

Berreginen Museoak antolatutako espazioa maiatzaren 12an bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 12:00etara

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 29a, igandea - 18:43etan eguneratua

Bizkaiko erakunde honek bisita gidatuak antolatu ditu maiatzaren 12rako. Bisita gidatuak 10:00etan (gaztelaniaz) eta 13:30ean (euskaraz) egingo dira. Bisita gidatuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94.415 02 31 telefono zenbakian.

BILBO.Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan dagoen altxor arkeologikoa, XV. mendean toki hartan zegoen komentu zaharreko aztarnategia, dohainik bisitatu ahal izango da datorren maiatzaren 12an.

Berreginen Museoak, espazioa kudeatzearen ardura duen erakundeak, ate irekien jardunaldia antolatu du 10:00etatik 12:00etara, eta bisita gidatua ere egongo da, 12:00etan gaztelaniaz eta 13:30ean euskaraz. Bisita gidatuetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea 94.415 02 31 telefono zenbakian.

Aukera aparta da hainbat metroko sakonera duen eta Bizkaiko ikusgarrienetakoa den hiri-aztarnategi hau ezagutzeko. Historiaz gainezka dagoen espazioa da, eta oraingoan dohainik bisitatu ahalko da.

Jarduerak San Frantzisko auzoan egun berean egingo diren beste bi ekitaldirekin bat egingo du. Alde batetik, Berreginen Museoak jada ezaguna den Art Market antolatu du, artistek euren obrak erakutsi eta saldu ditzaketen lekua, alegia. Eta, bestetik, Mariaren Bihotza plazan izango den bigarren eskuko azoka.

 Aukera galduko duzu?Maiatzaren 12an, goza ezazu San Frantzisko auzoaz.Plan bikaina da, egun berean hiru jardueraz gozatzeko aukerarekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120