maiatzaren 8tik 17ra

Euskal zinema gehiago eskainiko dira Cannesko 71. zinema-jaialdian

Proiektu nabarmenen artean “Another Day of Life” filma dago, Donostiako Kanaki Films ekoizpen-etxearena

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 29a, igandea - 18:33etan eguneratua

Euskal zinema gehiago ikusgai Cannesko 71. zinema-jaialdian

Euskal zinema gehiago ikusgai Cannesko 71. zinema-jaialdian

Galería Noticia

Euskal zinema gehiago ikusgai Cannesko 71. zinema-jaialdian

Marché du Film azoka 2018ko maiatzaren 8tik 17ra bitartean egingo da eta, lehen aldiz, ICEXek jarriko duen standean euskal enpresa asko egongo dira Rivera #A5n, Zineuskadiren, Etxepare Institutuaren eta Eiken Clusterraren arteko lankidetzari esker.

BILBO. Eremu honetan, Cinema from Spain izeneko gunean, 43 proiektu zinematografiko jasotzen dituen katalogoa banatuko dute;horietatik 18 garatzen ari dira, 13 ekoizpen-prozesuko faseren batean daude, eta 12 jada amaituta daude edo/eta 2017an estreinatu ziren.

Guztira, 28 enpresen lanak jasotzen dira argitalpenean: Adabaki Ekoizpenak, Amania Films, Area Audiovisual, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Atera Films, Baleuko, Basque Films, Barton Films, Blogmedia, Demeter Films, Dibulitoon Studio, Doxa Producciones, Einarte Produkzioak, Euskadi Movie AIE, Fragil Cinema, Izar Films, Kanaki Films, Komiki Films, Kubelik Films, Lamia Producciones, Laniakea, Pimpi&Nella Films, Sr&Sra Producciones, Talka Films, Taui Media, Txintxua Films eta Zazpi t’erdi.Enpresa horietatik bederatzi egongo dira Marché du Film azokan.Lan horien guztien artean 19 dokumental eta 24 fikzio-film luze daude.


Proiektu nabarmenen artean “Another Day of Life” filma dago, Donostiako Kanaki Films (Amaia Remirez) ekoizpen-etxearena. Filme honek bere mundu mailako estreinaldia Canneseko zinema jaialdiko Sail Ofizialeko Lehiaz Kanpoko atalean egingo du. Komikien estetika duen animazioa eta egiazko irudiak nahasten dituen film luzea da;horren bidez, gerrako kazetari eta idazlea den Ryszard Kapuscinskik Angolan bizitako esperientziak erakusten ditu.

Filma izen bereko liburu batean oinarritzen da eta honako ekoizle hauen lankidetzatik sortu da: Kanaki Films(Espainia), Platige Image(Polonia), Walking the Dog(Belgika), Animation Fabrik eta Wuste Film(Alemania) eta Puppetworks(Hungaria)

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120