DATORREN ASTEAN

Udaltzaingoak hiriko bideetan oinezkoak ez harrapatzeko kanpaina abiaraziko du

Lau kontrol egingo dituzte egunero, arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 29a, igandea - 11:16etan eguneratua

Udaltzaingoak uriko bideetan oinezkoak ez harrapatzeko kanpaina abiaraziko du

Udaltzaingoak uriko bideetan oinezkoak ez harrapatzeko kanpaina abiaraziko du

Galería Noticia

Udaltzaingoak uriko bideetan oinezkoak ez harrapatzeko kanpaina abiaraziko du

Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoan kokatzen da. Bihar astelehena, apirilak 30, hasi eta domekara arte (maiatzak 6) egingo da. Arauak betetzen ez dituzten horiek zaintzeko kanpainaren helburua da auto-gidariek eta oinezkoek zirkulazio arauak bete ditzatela, betiere istripu eta harrapaketak murrizteko.

BILBO. Bihar astelehena (apirilak 30) hasi eta 6ra (domeka) arte, Bilboko Udaltzaingoak Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren jarraibideekin bat etorrita, uriko bideetan harrapaketak saihesteko berariazko prebentzio-kanpaina egingo du.

Auto-gidariek, eta oinezkoek duten erantzukizunari buruz eta, batez ere, guztien jokabide ausartegiek eragin ditzakeen arriskuez ohartaraztea izango da kanpaina honen helburu nagusia.

Udaltzainek, bataz beste, lau kontrol egingo dituzte egunero, bi goizez eta beste bi arratsaldez, kokapenagatik edo jendearen joan-etorria handia delako bide segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan. Beste lau kontrol bizikletak ibiltzen diren ohiko lekuetan egingo dituzte.

Arau-hausteak zaintzeko eta gidariek eta oinezkoek zirkulazio-araudia betetzen duten begiratzeko egingo da kanpaina, betiere istripuen arriskua eta oinezkoak harrapatzeko arriskua murrizteko. Kanpainaren helburua ez da isunak jartzea izango, jendea ohartaraztea eta arriskuez jabetzea baizik.

Ildo honetan, 2017an zehar harrapaketak kontrolatzeko bi kanpaina egin ziren eta guztira 6 salaketa baino ez zituen auto-gidarien kontra, eta 260 oinezko ohartarazi zituzten euren jarrera dela eta.

BIDE SEGURTASUNERAKO AHOLKUAK

Galtzada zeharkatzean oinezkoaren jokaera egokia eta auto gidariaren maniobra ona eta ardura zorrotza ezinbestekoak dira oinezkoak ez harrapatzeko. Biak ala biak – oinezkoa eta gidaria- eragile aktiboak dira errepideko segurtasuna bermatzeko orduan eta beraientzako dira aholku hauek:

Gidarientzako aholkuak:

  •   Kontu handiz ibiltzea garajeen sarrera eta irteeretan.
  •   Ibilgailua oinezkoen pasabideetatik gertu ez aparkatzea.
  •   Arreta handiagoa izatea iluntzean zeharbideetan eta argi gutxi dagoen zonetan.
  •   Arreta handia izatea haurrak asko ibili ohi diren lekuetan;hala nola, ikastetxeen edo haur-parkeen inguruetan.


Oinezkoentzako aholkuak:

  •   Beren-beregi prestatutako lekuetatik pasatzea eta ziur egotea gidariek badakitela pasatuko garela.
  •   Seinalerik gabeko leku batetik pasatu gura badugu, galtzadaren bi aldeetara begiratzea eta bidegurutzeen inguruan zeharkatzea, hots, gidariek arreta handiagoa izaten duten lekuetan.
  •   Galtzadara bat-batean ez ateratzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120