seigarren edizioa

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project, Rockein-en sari nagusia irabazteko hautagaiak

Finala Basauriko Social Antzokian izango da maiatzaren 12an, larunbata

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 29a, igandea - 17:04etan eguneratua

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project, Rockein-en sari nagusia irabazteko hautagaiak

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project, Rockein-en sari nagusia irabazteko hautagaiak (BASAURI.NET)

Galería Noticia

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project, Rockein-en sari nagusia irabazteko hautagaiak

Rockein-en seigarren edizioan jasotako 135 proposamenen artean, Moonshakers (Bilbao), Purple Vellocet (Bilbao) eta The Owl Project (Markina-Xemein) izan dira epai mahaiak sari nagusia irabazteko hautatutako finalistak.

BILBO. Baina ez dira maiatzaren 12ko (21h) finalean, Basauriko Social Antzokian, kontzertua emango duten bakarrak, Agian, Haxotz eta Todos los fuegos ere tokiko talderik onenaren saria (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez) irabazteko hautatu dituzten abestiak zuzenean joko baitituzte bertan. Finalisten sei emanaldiak bukatzean epai mahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu.

Finalak doako sarrera izango du eta euskarazko talderik onena eta publikoaren sariak nork eramango dituen jakiteko balioko du ere bai. Azken sari horri dagokionean, gogoratu apirilaren 25erarte dagoela aukera bozkatzeko, Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez. Parte hartzaileen artean MAZ Basaurirako bono bikoitza zozketatuko da. Jaialdia apirilaren 27 eta 28an eta maiatzaren 4 eta 5ean izango da, Sidonie, La casa azul, Novedades Carminha edo Willis Drummond bezalako taldeekin.

ROCKEIN 2018KO SARIAK:
 

Talde irabazlea
-EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
-EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
-Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
 
Tokiko talderik onena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
 
Euskarazko talderik onena
-Abesti baten grabazio eta ekoizpena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
 
Publikoaren saria
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
Rockein Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen laguntzaz, bultzatutako Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120