Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia

Galdakaoko Udalak zinemako prezioa 50 zentimo igo du, hamar urteren ondoren

DEIA.EUS - 2018(e)ko apirilaren 29a, igandea - 13:13etan eguneratua

Una vista del auditorio dentro de Torrezabal kultur etxea.Foto: DEIA

Torrezabal Kultur Etxea

Galería Noticia

Una vista del auditorio dentro de Torrezabal kultur etxea.Foto: DEIA

Galdakaoko udalaren gobernu-taldeak, datorren eguenean, ohiko osoko bilkurara eroango dau prezio publikoak aldatzeko proposamena, Torrezabal Kultur Etxeko Areto Nagusiko zerbitzuei jagokenean.

BILBO. Alde batetik, zine komertzialeko sarreraren prezioa igotzea, inguruko errealidadera egokitzeko. Igoera hori 0,50 centimokoa litzateke, oraingo 4 eurotik (hamar urtez mantenidu dana) 4,50 eurora pasatuz, eta haurrentzako saioetan eta ikuslearen egunean 3 eurotik 3,50 eurora pasatuz.

Era berean, igoera hau justifikatzen da, holan egin ezean, banatzaile zinematografikoek ekipamentu hau zabalkunde-zirkuitu nagusi barruan ez leukielako konsideratuko. "Ziurtatuko geunke Galdakao estreinaldi zinematografikoen karteldegian egotea", baloratzen dau, Ainhoa Agirregoikoa, Kultura arloko zinegotziak.

Beste aldetik, "Bonokultura"ren figura sortuko da eta urteko 40 euroko edo frakzioko prezio publikoa izango leuke. Horregaz bilatzen da galdakoztarrak Torrezabal Kultur Etxeko bazkide egin ahal izatea, Bizkaiko Foru Aldundiak, urtero egiten dauen sustapenaren barruan, deskontu garrantzitsuak lortuz (bonokulturako figura honengaitik 30 euro ordaintzen da eta 40 euroko balioa daukien kultur zerbitzuak lortzen dira)


"Zinemako sarreraren prezioa eguneratzen dogu eta igoera honegaz be Bizkaiko baxuenetakoen artean jarraitzen dogu. Bide batez, "Bonokultura"ren figura sortuko dogu sustapen interesgarriak partekatu ahal izateko, Foru Aldundiak edo udalaz gaindiko beste erakunde batzuek bultzatzen dabena, kultur produktuak eskuratzeko. Kasu honetan,deskontu garrantzitsuak daukazan Torrezabaleko bazkide figurari bultzakada handia emongo deutsagula uste dogu", baloratzen dau, Ainhoa Agirregoikoa, Kultura Arloko zinegotziak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120