Zirrikituetatik begira

Epaile nobelistak

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

NiK ez ditut inoiz epaileak nobelista moduan irudikatu. Gehiago irudikatu ditut forentse soziologiko moduan, gorpua, delitua, hartu, zatikatu, diagnostikatu eta sailkatzen. Eta gero erabaki agiria erredaktatzean prozesu horren deskribapena egiten dutela. Baina ez, ohartu naiz epaileak nobelisten moduan jokatzen dutela, fikzioa sortu, Zigor Kodearen arabera, alegia, errealista, sinbolikoa, surrealista, eta gero fikzio horren deskribapena egiten dutela. Fikzioan oso garrantzitsua da nobelagilearen ikuspuntua, esanen genuke, dena dela ikuspuntua, ikuspuntuak sortzen baitu errealitatea. Nobelagileei testu koherentzia eska-tzen zaie, koherentzia ikuspuntuarekiko eta baita testua berarekiko ere. Emakumea objektua bada, ez dago objektu bat bortxatzerik. Subjektua bada, bortxaketari ezezkoa esan behar dio bortxatzen ari direlarik. Nobelistari ahaztu zaiona zera da: San Ferminetan gertatutakoan emakume bat objektu bihurtu dutela eta subjektu izateak bere bizia arriskuan jarriko lukeela.

Erabaki agiria irakurriz horixe esaten da emakumeari buruz, objektua izan zela, eta beraz ez dela izan eraso sexualik baizik eta abusua, alegia, emakumea objektu deneko bortxaketa. (Boto partikularra eman duen nobelista-epailearentzat, aldiz, emakumea, subjektu aktiboa da, are gehiago subjektu gozatzailea, egoera horretan sinesten zaila bada ere).

Nobelista batek badaki bere ikuspuntua partikularra dela, eta munduaren gainean jalgitzen duen begirada ideologizaturik dagoela, gauza batzuk azpimarratu eta beste batzuk kanpoan uzten dituela.

Epaile batek, aldiz, ez. Uste du bere begirada Legearena dela, alegia, oro bere baitan hartzen duen Lege orokor eta neutroarena, ikuspuntu eta ideologiarik gabekoa;kasu honetan, onartu gabe bere begirada patriarkatuak mendetan eta mendetan Zigor Kodeetan ongarri moduan emakumeen kontrako diskriminazioaren kontra utzi duen ikuspuntu horretakoa dela. Hortik miopia. Hortik garaiak hutsal bihurtu duen nobelistarena...

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120