19 FILMAKO ZIKLOa

Bibaoartek Ingmar Bergman zuzendariaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko du

Proiekzioak eskainiko dira astelehenero eta ostiralero apirilaren 27tik irailaren 10era arte

deia.eus - Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 21:25h

BERGMAN

Bergman Zinema Zikloa

Galería Noticia

BERGMAN

BILBO. Irailaren 10era, astelehenetan eta ostiraletan, Ingmar Bergmani eskainitako zine ziklo bat izango dugu BilbaoArten, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. 20 astetan zehar zuzendari suediarraren filma nabarmenenak proiektatuko dira zentroaren Art House Zineman Sommaren med Monika-rekin hasiz eta Fanny och Alexander-ekin amaituz. Iruñako Udala eta BilbaoArte Fundazioaren arteko lankidetzari esker sortzen da doako sarrera duen ekimen hau, Bergmanen jaiotzearen mendeurrena ospatzearen helburuarekin.

Ingmar 1918ko uztailaren 14an jaio zen;hau da, bere mendeurrena ospatzen ari gara. Ehun urte Bergmanekin, zeinaren jardunbide zinematografikoa hasi zen Bigarren Mundu Gerraren amaiera gertu zegoenean. Haren lehen filma, Crisis, 1945ean zuzendu zuen. Hori baino aurretik, geroago eta haren bizitza osoan zehar, Bergman antzerkiarentzat bizi izan zen bere sorterrian.

Honako filma zikloak 19 aste iraunduko du, eta XX. mendeko zinemagintzan eragin handien izan duten filma batzuetan murgilduko da. Bergman hil zenetik 11 urte geroago, berrikustera gonbidatzen zaituztegu. Guztiok biziki gogoratzen omen ditugu pelikula erraldoi hauek, zergatia zehazki ez badakigu ere.

Apirilak 27 / apirilak 30, 19:00

"Sommaren med Monika"

“Harriet Andersson zinemako jeniorik handienetako bat da. Bakarrik ale distiratsu batzuk aurkitu daitezke zinemaren oihanaren bideetatik.” – Ingmar Bergman Filma hau, Bergman kritikari frantsesen jomugan jarri zuena, agian ez da zuzendariaren ezagunena ezta adierazgarriena ere, baina bai eragin handikoenen bat. Un verano con Mónica izeneko filma honek Harry (Lars Ekborg ) eta Mónicaren (Harriet Andersson) istorioa kontatzen digu. Maitasunak mugiaraziak elkarrekin bizitzeko ihes egin duten bi gazte dira Harry eta Mónica, haien bizitza frustragarriak aldean utziz. Uda horren estasi iheskorrean dena posiblea da eta, beraz, agian guztia ez da haiek espero duten moduan joango. Laster, Anderssonen tankera eta sentsualitatea kameraz jabetzen dira. Keinu eta mugimendu bakoitzean maitasun-ekintza bat egongo balitz dirudi, filmaren epizentro bilakatuta. Antzezlearen lehen lan nagusia dugu Un verano con Mónica, non zuzendariak eskaintzen baitigu, artifizio barik, gaztaroaren arrastuari oda mingots eta gordina.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120