Georgia kalean dago

Bilboko Udalak umeentzako jolasgune estali berri bat inauguratu du Santutxun

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 12:35etan eguneratua

Umeentzako jolasgune estalia da, eguraldi txarrean ere txikienek olgetan ibiltzeko aukera izan dezaten

Umeentzako jolasgune estalia da, eguraldi txarrean ere txikienek olgetan ibiltzeko aukera izan dezaten

Galería Noticia

Umeentzako jolasgune estalia da, eguraldi txarrean ere txikienek olgetan ibiltzeko aukera izan dezaten

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak umeentzako jolasgune berria inauguratu du Santutxun, Georgia kalean. Umeentzako jolasgune estalia da, eguraldi txarrean ere txikienek olgetan ibiltzeko aukera izan dezaten.

“Badira urte batzuk Bilboko auzo guztietan parke estaliak jartzen ari garela. Ekimen honen bidez Bilboko talde honentzat, Bilboko txikienentzat, pentsatutako aisialdiko eskaintza hobetzen du eta aisialdiko espazioak sustatzen ditu uriko auzoko bihotzetan”, nabarmendu du Juan Mari Aburto alkateak.

Aisialdiko gune berriak jolaserako lau elementu dauzka:

  •   2 eta 5 urte bitarteko umeentzako jolas anitzeko ekipamendua, gehienez ere 100 umerentzat
  •   2 eta 3 malguki dauzkaten kulunka bi, dinosauro baten eta hegazkin baten figurarekin, hurrenez hurren
  •   Zabuen egitura, 2 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Eserlekuetako bat saskia da

Jolasguneak 400 metro karratu baino gehiago dauzka, gomazko segurtasuneko zoru baten gainean jarri da, metalezko egitura batekin eta tefloizko karpa batekin estali da. Gainera, eta espazio horretako segurtasuna hobetzeko, Bilboko Udalak hesi bat jarri du perimetroko gune batzuetan.

Lanak lau hilabetetan egin dira eta 270.000 eurotik gora inbertitu dira.

UMEENTZAKO JOLASGUNE ESTALIAK BILBON

Udalaren lehentasuna da umeentzako jolasguneak berritzea, hobetzea, zabaltzea edo estaltzea eta horretan ari da Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren bitartez. Hori dela-eta, azken urteotan uriko auzo guztietan dauden jolasguneak berritzen edo zabaltzen ari dira. Gainera, auzo bakoitzeko jolasguneren bat estaltzen ari dira, urte osoan erabili ahal izateko.

Une honetan, umeentzako hamalau jolasgune estali daude Bilbon:

  •  Europa parkeko pergola.
  •  Cocherito de Bilbao kaleko aparkalekua.
  •  Botikazar / Euskalduna zubia.
  •  Makaldi parkea.
  •  Garai lorategia.
  •  Ibaieder parkea/ La Peña.
  •  Gernika lorategia, Zugazagoitia kalea.
  •  Evaristo Churruca kaia.
  •  Errekalde plaza (A eta B).
  •  Zorrotza – Hegoaldeko errepideko azpiko aldea
  •  Zorrotza, Azoka plaza.
  •  Etxebarria parkea – Polboretxebidea.
  •  Angela Figuera.
  • Georgia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120