"Bizi eta Hezi kalean" kultur jaurnadiak

Antzerkiak Otxarkoagako kaleak hartuko ditu maiatzaren 7an, 8an eta 9an

Kultura agerian eta herritar guztien eskura jartzea da helburua

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 11:58etan eguneratua

Antzerkiak Otxarkoagako kaleak hartuko ditu maiatzaren 7an, 8an eta 9an

Antzerkiak Otxarkoagako kaleak hartuko ditu maiatzaren 7an, 8an eta 9an

Galería Noticia

Antzerkiak Otxarkoagako kaleak hartuko ditu maiatzaren 7an, 8an eta 9an

Jardunaldi hauetan zenbait hitzaldi eta mahai-inguru egingo dira, kalea arte eszenikoen agertoki moduan eta umeen eta gazteen hazkunderako espazio moduan erabiltzearen garrantziari buruzko gogoeta egiteko. Helburua, berriz, kultura agerian eta herritar guztien eskura jartzea eta, aldi berean, kaleak erreibindikatzea eta sustatzea umeen eta gazteen espazio natural moduan, espazio horiek biltzeko, garatzeko, sortzeko eta inspiratzeko leku moduan ulertuta. Artekale eta Te Ve elkarteek antolatu dituzte topaketok, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Leioako Udalaren, SGAE Fundazioaren eta HARROBIA zentroaren laguntzarekin


BILBO. Antzerkiak Otxarkoagako kaleak hartuko ditu maiatzaren 7an, 8an eta 9an, “Bizi eta hezi kalean” jardunaldiekin. ARTEKALE eta TE VEO elkarteek antolatutakoak dira, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Leioako Udalaren, SGAE Fundazioaren eta HARROBIA zentroaren laguntzarekin.

Erakunde horietako ordezkariek, Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kulturako zinegotziak;Nerea Lorente eta Amagoia Garaizabal, Artekale Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideek eta Ana Orozko, Gizagune Fundaziokoa eta “Ni OTXARen alde” udal programaren taldeko kideak, gaur goizean Bilboko Udaletxean egindako prentsaurrekoan, jakitera eman dituzte kultur ekimen honen aurreneko edizioaren zehaztasunak. Jardunaldi hauetan, Otxarkoagako kaleetan izango diren ikuskizunak eta jarduerak konbinatuko dira kalea arte eszenikoen agertoki moduan eta umeen eta gazteen hazkunderako espazio moduan erabiltzearen garrantziari buruzko aurkezpenekin eta mahai-inguruekin. Hitzaldiak Otxarkoagan dagoen Harrobian, Ekoizpen Eszenikoaren Berrikuntza Zentroan, emango dira.

Hala bada, jardunaldi hauen helburua kultura agerian eta herritar guztien eskura jartzea eta, aldi berean, kaleak erreibindikatzea eta sustatzea umeen eta gazteen espazio natural moduan, espazio horiek biltzeko, garatzeko, sortzeko eta inspiratzeko leku moduan ulertuta.

Auzoan egingo diren ekintzen artean aipatzekoak dira, alde batetik, ibilaldi gidatua Otxarkoagako kaleetan zehar, espazio publikoan umeek eta gazteek dituzten premiei ekiteko eta, aldi berean, auzoaren historia eta bilakaera ezagutzeko;gainera, artisten emanaldiak ere izango dira: Aullidos de Otxar taldea, desgaitasun fisikoa, psikikoa edo/eta sentsoriala duten pertsonek osatutako “Despertar los sentidos” dantza-taldearen ikuskizuna eta Hortzmuga Teatroa taldearen “JULE” obra, besteak beste.

Bestalde, solasaldietan hainbat gai jorratuko dira, hala nola, espazio publikoaren erabilera egokia, bizikidetzaren sustapena eta kaleak jolasleku moduan eta dibertsiorako erabiltzeari buruz Bristol bezalako tokietatik iritsitako proposamenak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120