UDABERRIAN BARRUTIETAN EGITEN DEN KULTUR PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Zorrotzak Clown Jaialdiaren IX. edizioa jasoko du maiatzaren 3, 4 eta 5ean

Bilboko Udalak antolatutako Clown Zorrotza programak Cia. Nogusano eta Shakti Olaizola euskal konpainien eta Danimarkako eta Argentinako Lotta &Stina eta Cia. Levelibular taldeen partaidetza izango du

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 12:06etan eguneratua

IX Clown Zorroza 2018 - Egitaraua / ProgramaVER VÍDEOReproducir img

(YOUTUBE-BILBAO KULTURA)

Galería Noticia

IX Clown Zorroza 2018 - Egitaraua / ProgramaReproducirZorrotzak Clown Jaialdiaren IX. edizioa jasoko du maiatzaren 3, 4 eta 5ean.

Bilbok, Bilboko Udaletik, hiriko barrutietara zuzenduta batez ere, diseinatu den kultur programazio anitza eta kalitatezkoa jasoko du maiatzean eta ekainean. Ikuskizuna asteburu honetan helduko da Zorrotzara, Azoka parkean, Udaltegian eta auzoko liburutegian egingo den clown jaialdiaren bederatzigarren edizioarekin, ostegunetik aurrera. Erakusketa eszenikoak ospe handiko lau konpainiaren partaidetza izango du, Euskal Herriko bi, Cia. Nogusano eta Shakti Olaizola, Danimarkako Lotta &Stina eta Argentinako Cia. Levelibular.

Programazioaostegunean -maiatzak 3- hasiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zorrotzako Udal liburutegian Idoia Sánchez Artiedak, “Ah Ze komeria!” ikuskizunarekin, familia osorako eskainiko duen ipuin-kontalari saioarekin. Inaugurazio jardunaldi horri amaiera emateko,Zinebiklub saioa egongo da Zorrotzako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialditik – ZINEBItik igaro diren umorezko film laburren erakusketarekin.

Ostiralean –maiatzak 4–, programak saio bikoitza jasoko du 18:30ean eta 19:30ean, Azokako Parkean. Lehenengo Shakti Olaizola etorriko da, antzerkia, zirkua eta txotxongiloak fusionatzen dituen “Baldin bada” ikuskizunarekin. “De Mar a Mar - Pirineos de Circo” programako lehen laguntza deialdiaren azken aukeraketara heldu zen proiektuetako bat izan zen, eta Bilboko Kalealdiko aurreko edizioan hartu zuen parte. Cia. Ondoren Nogusano taldea etorriko da, familia osoari zuzendutako “A pan y agua” lanarekin. Umore transgestualeko ikuskizun lotsagabe horren protagonistak apaiz bat eta herritar bat dira, komikotasun absurduan ibilbide luzea duten bi clown –Paolo Di Gianvincenzo eta Ion Zumelaga–.

Clown Zorrotzaren aurtengo edizioa larunbatean –maiatzak 5– amaituko da, arratsaldeko 18:30ean Azoka Plazan hasiko den Lotta &Stina, konpainia daniararren ikuskizunarekin. Akrobaziatan espezializatutako zirkuko bi artista dira.

19:30etik aurrera Cia. Levelibular argentinarren txanda izango da, “Portamundos” ikuskizunarekin. Zirkua, antzerkia eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da eta eszenan artista bakarra dago: zirkua (malabarrak eta makila txinatarra) eta antzerkia fusionatuz ikus-entzuleak hunkitzen dituen eta inguruan gertatzen den guztiarekin etengabe jolasten den Sigimundo. Ikuskizun guztien ezaugarriak umorea eta familia osoari zuzenduta daudela dira.

AGENDA

MAIATZAK 3

Zorrotzako liburutegia
18:00 Idoia Sánchez Artieda “Ah Ze komeria!” (familia osoari zuzenduta)

Zorrotzako Udaltegia
19:30 Zinebiklub – Umorezko film laburren erakusketa (helduei zuzenduta)

MAIATZAK 4

Azokako parkea
18:30 Shakti Olaizola “Baldin bada” (Euskal Herria) (familia osoari zuzenduta)
19:30 Cia. Nogusano “A pan y agua” (Euskal Herria) (familia osoari zuzenduta)

MAIATZAK 5

Azokako parkea
18:30 Lotta &Stina “Rola bola” (Danimarka) (familia osoari zuzenduta)
19:15 Cia. Levelibular “Portamundos” (Argentina) (familia osoari zuzenduta)

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120