Zirrikituetatik begira

Ginkgoa

Josu Torre - Jueves, 26 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

LeKEITIAR lagun batek burlezar esandakoa, bion kide eta lagun zen gernikar bat aurrean zegoela: “Eskerrak haritz bakarra dutela, harizti edo baso bat balute edozeinek geratuko lituzke hauek”. Etxekondoen artean sarri izaten da liskarra eta alboko edo inguruko herrien artean ere ez da faltatzen adar jotze ez ezik, inbidiak ere. Gernikarrak, Juntetxeko lorategian ehunka urtez paratua dagoen haritz-az harro zegoela zihoan noziean, Lekeitiarrak -beti irriz- harroa bera zela interpretatzen zion. Ehunka urtez, Bizkaia zein Euskal Herriko ordezkarien erabakiak eta zinak babesean jaso dituen arbolak merezi du erabateko errespetua eta horrela nire zorra amultsu ordaintzen diot, txantxa edo ipuin moduko hori kontatu arren.

Gaur berton betetzen dira 81 urte, Espainiako Franco diktadorearen aginduz, Alemaniako armadaren hegazkinak, gaur den bezala orduan ere zen, Bizkaiko Foru Hiria milaka bonbaz suntsitu zutela eta, lotsa aztarnarik erakutsi gabe “gorriak” kulpatu zituzten azio hortaz Madridetik. Ez dakit azken belaunaldietan eskoletako Historia liburuek nola deskribatzen duten sarraski hura. Dakidana da, hauek ez dutela Franco ez diktadura ankerra zuzenean ezagutu, guk bezala, eta ez naiz esateke geratuko, oso antzeko zerbait egin ahalean dabillela PPren gobernua. Durango, Bilbao, Zornotza, Galdakao, Mungia... Hainbat herri izan ziran bonbakatuak 1937. egun edo hilabete haietan baina, zuen esangura politikoagaitik, Gernika seinalatzen da gehien bat eta bertan kokatzen dira urtemuga edota ospakizun gehienak. Gernika da, Picassoren Guernica margolanetik harago, munduko hiri masakratuen zerrendan kokatua dagoena. Zerrenda horretan dagoen Hirosimako hiriko alkatea, Kazumi Matsui, artatuko dute gaurkoan eta, itxuraz, bertan sakratutzat duten arbola baten kimua dakarrelako esku artean Gernikan landatzeko. Esan gabe doa, adeitasun osoz, Jaurlaritza, Aldundi eta Hiri Foraleko agintariak egingo diela abegi onez harrera. Nahi eta ez, haritz itxura hartuko diogun, bonbaketa haien garaiko baten Gink-goa Biloba, arbola gaztea.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120