Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak bi erakundeen arteko harremana finkatu dute

Kontseilu Errektorearen bilera egin zen azaroaren 30ean Nafarroako Jauregian eta Ollo kontseilariak parte hartu zuen bertan<p>

Eusko Ikaskuntza - 2018(e)ko apirilaren 26a, osteguna - 13:37etan eguneratua

Nafarroako Gobernua Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektoreak atzo, asteazkena, egindako bileraren anfitrioi izan zen. Nafarroako Jauregian egin zen, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok parte hartu zuen bertan.

Horrenbestez, bi erakundeen arteko harremana eta lankidetza finkatzen da, azken urteetan etenda izan dena, Ollo kontseilariak bere agerraldian gogora ekarri zuenez. Bileran esku hartu zuen, halaber, Euskarabideko zuzendari-kudeatzaile Mikel Arregik. Aipatu beharra dago iragan irailean, Foru Gobernuak eta Eusko Ikaskuntzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zutela 2016an kultur eta partaidetzako proiektuak aurrera eramateko.

Bileran, alde batetik, Eusko Ikaskuntzak egindako jarduerei jarraipena egin zaie eta haiekin aurrera egitea erabaki da, eta bestetik, lan egiten den etorkizuneko proposamenetan sakondu egin da. EKINEZ proiektuak aipamen berezia izan du;proiektu honek euskal komunitatearen etorkizuneko erronkei erantzun bat eman nahi die abian jarrita dituen azterketa eta ikerketa diziplinarreko zenbait arloetatik.

Nafarroako Foru Aldundia, Eusko Ikaskuntzaren sortzailea

Nafarroako Foru Aldundia Eusko Ikaskuntzaren sortzaileetako bat izan zen 1918an, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundiekin batera, komunitate horietako kultur adierazpen guztiak aztertzeko eta zabaltzeko.

Harrezkero, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko harremana etengabea izan da 2011ra arte;urte horretan azkenengo lankidetza-hitzarmena sinatu zen. Iragan irailean sinatutako hitzarmenaren bidez (20.000 eurokoa), Gobernuak ikasketa-erakunde horri urte horretara arte ematen zizkion laguntza ekonomikoak berreskuratzen dira;horrenbestez, Eusko Ikaskuntzak Nafarroako kulturari eta gizarteari lotutako gaiak aztertzeko eta zabaltzeko lanarekin jarraitu ahalko du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120