HOCKEYA

Hockeyan jokatzeko ilusioa

MUNGIAKO MALENSKATE KLUBAKIRRISTAKETA ESKOLABAT SORTU DU,ATIN-HOCKEYTALDEAK OSATZEKOHELBURUAREKIN.HAUR KATEGORIAKOALEHIATZEN ARI DADAGOENEKO

Miriam Rodríguezen erreportajea - 2018(e)ko apirilaren 26a, osteguna - 12:33etan eguneratua

Umeek igandero entrenatzen duteLarreta frontoian.Jose Sampedroren argazkiak

Umeek igandero entrenatzen duteLarreta frontoian.Jose Sampedroren argazkiak

Galería Noticia

Umeek igandero entrenatzen duteLarreta frontoian.Jose Sampedroren argazkiak

KLUB edo elkarte bat sortzen denean, estatutu batzuk erredaktatu behar dira baina, gainera, kasu honetan, balioak sustatzeko eta transmititzeko xedea duten balio pozgarri batzuk ere gehitu dira. Malen Skate Klubeko materialaren armairua zabaltzen den bakoitzean, klubaren sorkuntzaren oinarrian dauden balioak gogorarazten zaizkigu. “Tony Melero entrenatzailearen kontu bat izan zen. Zerbait desberdina egin nahi zuen. Esperientzia handia dauka, Jolasetan jokatzen du eta ibilbide luze bat egin du Urdaneta ikastetxean. 10 manamendu horiek klubaren filosofiaren parte dira”, azaldu du Mikel Madariagak, Mungiako kirol erakundearen koordinatzaileak.

Manamendu horien artean honako esaldiak daude: “Beti hockeyaz gozatuko duzu” edo “Mundu guztia errespetatuko duzu: Gurasoak, entrenatzaileak, arbitroak, kideak eta batez ere, aurkariak. Horretaz gain, “Alaitasun eta tristurak talde osoarekin ospatuko dituzu” edo “Material propioa eta klubarena zainduko dituzu”.

Malen Skate Klubak transmititu nahi duen espirituaren isla baino ez da hori. Helburua zera da: denon artean errespetua, elkartasuna eta adiskidetasuna sustatzea.

Pasa de maiatzean familia talde batek abiatutako proiektua da. Batez ere lehen hezkuntzako herriko neskek osatutako talde baten eskaerari jarraipena eman beharra ikusten zuten. Malen Skate Kluba bazegoenez, Mungiako ikastetxeetan patin-hockeya sustatzeko eremu bat sortzea proposatu zen.

33 ikasle daude eskolan eta igandeetan entrenatzen dute Mungiako Larreta eskolan. Horretaz gain, zortzi neskaz eta mutil batez osatutako haur kategoriako taldea dago, eskola ligan jokatzen duena. “Aurten azkenak dira baina ikasten ari dira, eta hori da garrantzitsuena”, esan digu Mikel Madariagak. “Haiekin batera, igandeetan eskolan entrenatzen duten neska-mutilak trebetasunak bereganatzen ari dira, etorkizunean hockey taldeak sortzeko. Lehenik eta behin, patinatzen ikasten ari dira eta apurka-apurka hockeyarekin familiarizatzen doaz”, esan du koordinatzaileak.

Gainera, klubeko kide gehienak neskak dira eta prest daude mundutxo honetan sartzeko. Ez dute soilik haur kategoriako taldean jokatzen;Bizkaiko irristaketa federazioak antolatzen duen nesken hockey topaketetara ere joaten dira. “Guztietara joan gara. Neskatoak oso animatuta daude”, esan dute.

Sortu zenetik, klubak erakunde zein babesleen laguntza izan du. Era berean, gurasoen egitekoa funtsezkoa izan da proiektuak aurrera egiteko. “Proiektu berri ororen moduan, laguntza ekonomikoak oso beharrezkoak dira jarduera honen beharrizan guztiak estaltzeko. Landeko Decoración eta Taxi Mungia enpresei esker lortu ditugu, baina Mungiako Udalaren laguntza ere aipatu behar dugu, erraztasun guztiak eman baitizkigu. Konpromisoa hartu dute gurekin” adierazi du Madariagak.

Klubak eskolaren balioa nabarmendu nahi izan du, hori baita estandarte nagusia eta neska-mutil asko hockeyan zaletzen hasteko baliabidea. “Irristaketa gustuko duten haurrei dago zuzenduta, batez ere: kirol hau probatzeko aukera izan dezaten eta, ikasten duten bitartean, dituen onura fisikoez ohar daitezen: Garapena, mugimendua, oreka, koordinazioa eta abar. Gainera, hockeyak talde-kirol gisa dituen balioak nabarmendu behar dira: Laguntasuna, konpromisoa, alaitasuna partekatzea… Azken finean, jarduera ezin hobea da: arriskurik gabea eta indarra eta mugimenduaren armonia konbinatzen dituena”, ziurtatu du Madariagak.

Bestalde, Federazioak zein klubak gurasoei laguntzen diete eta aldi baterako lagatzen diete, beharrezkoa bada. Egia esan, klubekoek ez zuten uste hain denbora gutxian hain erantzun ona lortuko zutenik.

Dagoeneko prest daude datorren ikasturtera begira izena eman nahi dutenei harrera egiteko;izan ere, momentuz ez dago leku arazorik. Larretako frontoia leku ona da entrenatzeko. Batzuen ametsa errealitate bihurtu da: Mungian badago beste jarduera bat eskuragarri eta, batek daki, baliteke laster abiadura-irristaketa ere praktikatzen hastea. Hala esan digu koordinatzaileak: “Aukera sortzen bada, aurrera egiteko prest gaude. Gure esku dagoena egingo dugu Mungiako haurrei kirol desberdinak eskaini ahal izateko”, esan du, amaitzeko.>

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120