besteko egonaldia 4,00 egun izan zen

Apartamentu turistikoetako gaualdiak %59,1 igo dira aurten

Aste Santua kontuan hartu da urte honetan datuak baloratzeko

EP - 2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 10:35etan eguneratua

Donostiako Alde Zaharrean hainbat apartamentu turistiko daude

La Parte Vieja donostiarra es una de las zonas con más pisos turísticos. (N.G.)

Galería Noticia

Donostiako Alde Zaharrean hainbat apartamentu turistiko daude

BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) apartamentu turistikoetan egindako gaualdiak 22.985 izan ziren joan den martxoan, hau da, 2017koan baino %59,1 gehiago. Gaualdiak EAEko hiru lurraldeetan gehitu ziren urte batetik bestera: Bizkaian %23,1, Araban %66,5 eta Gipuzkoan bikoiztu baino gehiago.

Eustat estatistikaren euskal erakundeak asteazken honetan jakinarazi duenez, baloratzeko orduan kontuan izan behar da aurten Aste Santua martxoan izan dela, eta iaz apirilean izan zela.

Guztira, 5.742 bidaiari-sarrera erregistratu ziren joan den martxoan EAEko apartamentu turistikoetan, 2017koan baino %26,7 gehiago. Bidaiari-sarrerak ere hiru herrialdeetan gehitu ziren: Gipuzkoan %30,1, Bizkaian %4,5 eta Araban %112,8.

Halaber, bidaiarien batez besteko egonaldia 4,00 egun izan zen martxoan, iaz 3,19 egun izan zelarik. Araban, lehengo urteko 8,76 egunetik aurtengo 6,85 egunera laburtu da batez besteko egonaldia; Bizkaian 2,67 egunetik 3,15 egunera luzatu da, eta Gipuzkoan 2,15 egunetik 3,49 egunera.

Modu honetan, hotelak, landa turismoko ostatuak eta apartamentu turistikoak batera hartuta, 247.791 bidaiari-sarrera erregistratu ziren EAEn joan den martxoan, aurreko urtekoan baino %16,9 gehiago. Bizkaian izan ziren EAEko sarrera guztien %45,8, eta %13,2 gehitu ziren;Gipuzkoan erkidegoko sarreren %40,0 bildu ziren, %23,9ko gehikuntzarekin, eta Araban %14,3, %11,2 gehituz.

Azkenik, gaualdiak %27,5 gehitu ziren establezimendu hartzaile guztietan. Herrialdeka, gaualdiak %33,6 gehitu ziren Gipuzkoan, %24,4 Bizkaian, eta %21,6 Araban.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120