Brankaganetik kikuke

Ilunetan

Ramon Basaldua - Miércoles, 25 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

Columnista Ramon Basaldua

aTHLETIC tunel ilun batetik urten ezinik dabil. Kuko Ziganda entrenatzailea bere taldea zulo horretatik atara gurean dabil, argi apur bat ikusi nahiean denboraldia amaitu aurretik. Zoritxarrez, baina, Athleticek ilunetan segiduten dau, etxeko partiduetan batez be. Zuri-gorriak ez dira gauza norgehiagoka on bi kateatzeko eta San Mamesko zaleria gogaituta dago Katedralean ikusten dauenagaz. Kontuak kontu, desiatzen gagoz denboraldia lehenbailehen amaitu daiten Zigandaren taldeak sinesgarritasun guztia galdu dau-eta.

Behin baino gehiagotan esan dot Athleticek zor handi bat daukala San Mamesko zaleriagaz. Klubaren historia aztertuta, Katedrala lehoien gotorleku izan da beti eta aurkarien-tzat oso gatxa izan da punturen bat eskura-tzea. 2017-2018 denboraldian, ostera, Kuko Zigandak zuzentzen dauen taldeak bost garaipen baino ez dauz eskuratu bere zaleen aurrean, hamazazpi jardunalditan. Esan beharrik ez dago erregulartasunaren lehiaketan zeozer egin gura dauen taldeak etxeko partiduetan oinarritu behar dauela bere balizko arrakastea. Athleticek, baina, Girona, Eibar, Alaves, Sevilla eta Malaga bakarrik menderatu dauz San Mamesen. Marka horrek argi eta garbi erakusten dau zuri-gorrien erregulartasun eza.

Kuko Ziganda erdi zoratuta egon behar da. Izan be oso gatxa da ulertzeko zelan aldatu daiteken horrenbeste talde bat partidu batetik bestera egun gitxiren barruan. Athleticek aspaldiko partidurik onena jokatu eban Vila-realen, maila bikaina erakusita aurrealdean zein defenditzeko orduan. Hurrengo jardunaldian, ostera, zuri-gorriek huts egin eben jaisteko postuetan dagoan Deportivoren aurka. Handik egun gitxira, Zigandaren koadrila Europako txapeldunaren zelaian irabazteko zorian egon zan. Bernabeun partidu serioa egin izanak ez eban zaleen ikusmina eta ilusioa sortu San Mames erdi hutsik egon zan-eta Levanteren aurkako lehian. Aitortu beharra dago etxean gera-tzea erabagi ebenek asmatu egin ebela zuri-gorriak ezinean ibili ziran-eta. Mingarria da benetan Athletic menderatuta ikustea San Mamesen.

Norgehiagoka amaitu ostean Zigandak argi eta garbi aitortu eban bera dala taldearen ezinaren erantzule nagusia. Athleticeko jokalari ohiak ilusinoz beterik ekin eutson denboraldiari baina garbi dago ezin izan dauela lortu berak nahi ebana. Taldearen jokoa oso eskasa izan da partidu gehienetan eta emaitzak nahi eta uste baino makalagoak izan dira. Ziganda erantzule nagusia izan arren, ez dot bidezko ikusten errudun bakarra lez seinalatzea. Barriro dinot Athleticeko entrenatzaileak errespetu osoa merezidu dauela, profesional bikaina dalako eta giza seme zintzoa dalako. Levanteren aurkako partiduan haren aurka entzundako oihuak sobran dagoz San Mamesen. Ez daigun iparra galdu.

Realaren aurka jokatuko dabe zuri-gorriek zapatuan Anoetan eta aukera bikaina daukie denboraldi amaiereari argi apur bat emoteko. Derbietan aurretik gertatutakoak ez dauka garrantzirik. Partidu berezia da eta ahalegin berezia eskatzen dau. Horixe itxaroten dot jokalariengandik. Esan beharrik ez dago Anoetan garaipen bat eskura-tzeak arindu egingo leukezala denboraldiak zabaldutako zauriak.

Ernesto Valverde zoriondu gura dot berak zuzentzen dauen taldeak erakustaldi bikaina egin ebalako Espainiako Kopa txapelketaren finalean. Athleticek ondo baino hobeto daki zer dan futbol makina baten aurka jokatu eta ezinean geratzea.

etiquetas: ramon basaldua

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120