apirilaren 28an 20.00etan

Kultura gutxituen ‘Tosta’ ikuskizuna Kursaalera iritsiko da

Lehen aldia da Atlantikoko zazpi herrialdetako instrumentu eta dantzak elkartzen direla

Aitziber Muga - 2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 06:01etan eguneratua

Tosta bandako musikariak ikuskizunean parte hartuko duten Kukaiko dantzariekin batera, atzo Usurbilen. Argazkia: Ruben Plaza

Tosta bandako musikariak ikuskizunean parte hartuko duten Kukaiko dantzariekin batera, atzo Usurbilen. Argazkia: Ruben Plaza

Galería Noticia

Tosta bandako musikariak ikuskizunean parte hartuko duten Kukaiko dantzariekin batera, atzo Usurbilen. Argazkia: Ruben Plaza

Usurbil- Tosta Bandak apirilaren 28an 20.00etan Donostiako Kursaal Auditorioan Tostaikuskizuna eskainiko du. Talde hau Atlantikoko kostaldeko hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten internazionalki ezagunak diren artistek osatzen dute. Abenduaren 5ean argitaratutako diskoa aurkeztuko dute Kursaal Eszenaren programazioaren barruan.

Euskal Herria, Galizia, Eskozia, Frisia, Irlanda, Gales eta Cornualleseko hamaika musikarik beren kultura eta musika tradizio aberatsak taularatuko dituzte. Gainera, Kukai dan-tza taldeko bi dantzari gonbidatu dituzte. “Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla modu gaurkotu batetan sustrai hauetako kantak berrasmatu eta berrinterpretatzeko”, ziurtatu dute. Gainera, eszenatokian antzematen da beraien musika partekatu eta elkarrekin lan egitea gogo dutela.

Mixel Ducau musikari, abeslari eta Tostako musika zuzendariak elkar ezagutzen ez ziren musikariak Irlandako Dingle herrian lau egunez entseatzen egon direla esan zuen atzo Usurbilen egindako aurkezpenean. “Oso modu naturalean lan egin genuen eta gure artean oso giro ona sortu zen”, azaldu zuen. “Bakoitzak bere proposamenak zituen eta guztion artean hautua egin genuen eta nik moldaketak egin ditut”, esan zuen.

Eta anekdota bat ere kontatu zuen: “Ni albokarekin doinu euskaldun bat hasi nintzen jotzen eta beste musikari batzuk jarraitu egin zidaten, baina doinu euskaldun horri beste keinu batzuk gehituz. Denok dugu folklorea hizkuntza bezala, baina bakoitzak bere azentoa du”.

Mónica de Nut galiziarrak bat egin zuen Ducauren hitzekin eta beraien arteko interakzioa oso erraz eta naturalki hasieratik jaio zela azpimarratu zuen.

Igor Otxoa zuzendariak eta produktoreak horrelako banda bat sor-tzea eta zazpi kultura hauek harremanetan jartzea aspaldiko gogoa zela aditzera eman zuen. Azkenik Donostia 2016an eta Euskaltzaleon Topaguneari esker elkar ezagutza hori lortu zen. “Argi genuen Mónica de Nutekin lan egin nahi genuela, baina gainontzeko herrietan deialdi ireki bat egin genuen eta musikari bakoitzak bere bideoak eta kantak bidali zizkiguten”, azaldu zuen. Gero hautaketa egin zuten.

Tosta Hego Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan ikusi ahal izango da: bihar Gasteizko Printzipal antzokian, ostiralean Iruñeako Gaiarren, larunbatean Donostian eta igandean Bilboko Arriagan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120