Bilboko BBK Aretoan

"Fado in Chiado", Noites de Fado zikloaren lehenengo ikuskizuna izango da

Apirilaren 25ean hasiko da eta kontzertu guztiak 20.00etan hasiko dira

EFE - 2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 10:45etan eguneratua

Noites de Fado

Galería Noticia

Noites de Fado

BILBO. Noites de Fado zikloaren zazpigarren edizioa hasiko da asteazken honetan, apirilaren 25ean, Bilboko BBK Aretoan, "Fado in Chiado" ikuskizunarekin. Ekainaren 20ra bitartean, Carminho, Marta Pereira da Costa, Duarte eta Maria Berasarte &Lisboa String Trio taldeak arituko dira areto bilbotarrean, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

"Fado in Chiado" ikuskizunarekin hasiko da zikloa. Rute Soares, André Vaz, Tiago Silva eta Sergio Costa artistek fadoa bera aurkeztuko dute, eta Portugalgo abesti nazional eta Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial zergatik den azalduko dute.

Maiatzaren 9an, Carminhok "Canto" disko berria aurkeztuko du, eta maiatzaren 23an, Marta Pereira da Costa gitarra jotzaile arituko da zikloan. Ekainaren 6an, kantautore bihurturiko ikertzaile bat helduko da: Duarte. Letrak eta musika ikertzen hasi zen, eta gero bere fado abestiak konposatu edo ontzeari ekin zion. Pedro Amendoeira eta Joâo Filipe gitarristak izango ditu ondoan.

Noites de Fado 2018 zikloa ekainaren 20an amaituko da. Maria Berasarte donostiarrak Jose Peixotok, Bernardo Coutok eta Carlos Barretok osaturiko Lisboa String Trio gonbidatuko du "fadoaren inguruan elkar besarkatzera, hiru hizkuntzatan abestuz".

Fadoari eta Portugalgo musikari lotuta hamar urte baino gehiago egin ostean, Berasartek agur esango dio estilo horri, musika erronka berriei ekiteko.

Kontzertu guztiak 20.00etan hasiko dira, eta sarreretan %15eko beherapena izango da Kutxabank txartelekin (lau sarrera, txartel bakoitzeko). Bost kontzertuetarako bonua 76 euroan erosi daiteke.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120