apirilak 29an

Galdakaoko VII. Herri Krosa igande honetan ospatuko da eta honezkero, 450 persona daude inskribatuta

VII. Herri Krosa ospatuko da eta Bizkaia kalea izango da ibilbidearen zati nagusia

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 14:04etan eguneratua

Probaren egunean, antolatzaileen standean egindako inskripzinoek 10 euroko prezioa izango dute. 14 urtetik beherakoek (2004tik aurrera) eta kategoria paraolinpikokoek EZ DUTE ORDAINTZEN.

Kategoriak eta distantziak:

2060 metroko zirkuitua. Asfaltatuta. Urretan.

Kategoriak eta distantziak:

Benjaminak (2008. eta 2009. urteetan jaioak, 9-10 urte):

Urteera ordua: 11:00etan. Distantzia: 600 metro. Itzuli 1 "A" zirkuituari.

urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute nagusi batek lagunduta.

Oharra: 9 urtetik beherakoei laguntzen dieten personek ez daukate inskribidu beharrik, baina, oroitzapenezko kamiseta eskuratu nahi badute, bai.

Kimuak (2006 eta 2007, 11-12 urte):

Urteera ordua: 11:15ean. Distantzia: 1.000 metro. Itzuli 1 "B" zirkuituari.

Haurrak eta Kadeteak (2003, 2004 eta 2005ean jaioak, 13-15 urte):

Urteera ordua: 11:30ean. Distantzia: 2.000 metro. 2 itzuli "B" zirkuituari.

Kategoria paralinpikoa

Urteera ordua: 11:45.

1) Kategoria egokitua (Distantzia: 1.000 metro. B zirkuituari bira bat)

2) Kirol trebetasuna (Distantzia: 2.000 metro. B zirkuituari bira bi)

Gazteak (2001 eta 2002an jaioak), Juniorrak (1999 eta 2000an jaioak), Seniorrak (34 urte arte) eta Beteranoak (35 urte edo gehiago):

Urteera ordua: 12:00etan.

Distantzia Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro. Itzuli 2 "C" zirkuituari.

Distantzia Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro. 4 itzuli "C" zirkuituari.

Parte hartuko duten atletek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.

Sariak:

1. senior gizonezkoa: Garaikurra+txapela.

1. senior emakumezkoa: Garaikurra+txapela.

Sariak eskudirutan, lehenengo hiru sailkatu gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat kategoria absolutuan: 150 euro (1.), 90 euro (2.) eta 60 euro (3.).

Saria herriko lehenengo sailkatu gizonezkoarentzat eta emakumezkoarentzat kategoria absolutuan.

Garaikurrak lehenengo hirurentzat, kategoria eta sexu bakoitzean.

Oroigarri gisa, kamiseta bat oparituko da dorsala hartzean.

Sarien zozketa, probaren amaieran. Zozketa egin ondoren, saritutako pertsona ez balego, sari hori barriro zozketatuko da.

Poltsa bat janari eta freskagarriak, parte hartzaile bakoitzarentzat proba amaitutakoan.

Ez da onartuko txakurrakaz parte hartzea, lasterketa ez oztopatzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120