Astelehen goizaldeko 03.00ak aldera

Trailer baten gidaria atxilotu dute Irunen, ustez faltsifikatuta zegoen dokumentazioarekin

EP - 2018(e)ko apirilaren 24a, asteartea - 20:16etan eguneratua

DONOSTIA. Ertzaintzako agenteek trailer baten gidaria atxilotu zuten astelehenean, Irunen (Gipuzkoa), AP-8 autobidean, agiriak faltsutzearen delitua leporatuta. Gidariak agenteei emandako gidabaimena eta beste hainbat agiri ustez faltsututa zeuden. 

Atxilotua 32 urteko gizonezko bat da, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Astelehen goizaldeko 03.00ak aldera, AP-8 autobideko Bentak-Irun ordainlekuaren inguruan, dokumentazio kontrola egiten ari ziren Ertzaintzako Trafiko Unitateko agenteek Portugalgo matrikula zeraman Scania kamioi bat geldiarazi zuten.

Kamioian bi gidari zihoazen zirkulazio bikoitzeko erregimenean, eta agenteek gidabaimenak, lanbiderako gaitasun agiriak eta ibilgailuaren dokumentazioa eskatu zizkieten beharrezko frogaketak egiteko.

Agiriak aztertzean, ertzainek irregulartasunak hauteman zituzten une hartan kopilotu gisa zihoan gidariak emandako paperetan. Agenteen ustez, eskatutako agiriek ez zituzten betetzen zegozkien segurtasun-neurriak, eta seguru aski faltsuak ziren.

Hori zela eta, gizonezkoa atxilotu egin zuten, agiriak faltsutzea leporatuta. Atxilotuak 32 urte ditu eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten, epaitegira eraman aurretik beharrezko izapideak egiteko.

etiquetas: irun, euskara

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120