Zirrikituetatik begira

Krabelin gorriak

Josu Torre - Martes, 24 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

GRÂNDOLA Vila Morena Portugalen Alentejoko herri bat izan arren, Iberiar peninsulako herrialde horretan, historian izan den iraultzarik nabarmenenari hasiera eman zion kanta da. Xosé Zeca Alfonsok aspaldian konposatua, 41 urtez (1933/1974) diktadura sendoa mantendu zuen Oliveira Salazar-ek erabat galerazia zuen kanta hori, Alentejo aldeko herri eta gente batzuen elkartasunari buruz, besterik ez, hitzegiten zuen arren. Grândola Vila Morenakanta Radio Renascança-n gaur 44 urteko gaueko 12etan aireratzen zen momentuan ematen zaion hasiera Iraultzari. Militarrek lau hamarkada luzean aginduan izan zen diktadorea agintetik bota eta berehala hauteskundeak egitearen asmoarekin boterea hartuz. Gero gerokoak.

Iraultzarik edo egitasmorik handienetan anekdota deigarriak aipatzea beti dut gogoko. Krabeliñaren Iraultza da munduan zehar 1974. hartan Lisboan sortu zen hura. Garai horretan 41 urte -diktaduraren beste- zituan andre gazte bat kalez kale zebillen, otarre handi bat krabelin gorri partitzen, lan egiten zuen tabernaren urtebetetzea ospatzeko. Celeste Martius Caseiro-ri militar batek zigarro bat eskatu zionenen, ez zela erretzailea, ez zuela tabakorik baina krabelin gorri bat oparituko ziola esan eta bai egin ere. Soldaduak krabeliña eskuan hartu orduko, eskopeta edo fusilaren kanioi puntan ipini eta arma jaso zuenean, hainbat militar kide han zebiltzanak beste hainbeste egin zuten. Hauek eredu-tzat hartu eta empresa batek hainbat eskontzatarako ekarrita zituen krabelin gorri guztiak agortu zituen militarrei salduz. Esan gabe doa, historiako krabelin gorri famatuenak egin zirela.

Ipuin itxura eman nahi izan diot, Iberiar penintsulan gertatu izan den politika egitasmo handienetariko bati, ganeitiko Espainia honetan gertatzen diren auzi groteskotaz aritzeaz naskatuta nagoelako. Auzo lotsa nioan aurreko baten Altsasuko mutilak ANean juzgatzearena. Auzo lotsa berriro zinez, ehunka polizia dedika-tzea, arratsalde oso baten, elastiko edo zapi horiak futbol zelai baten erabiltzea galazotzeko.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120