Talaieroa

Pentsiodunen ahots urratua

Erramun Osa - Martes, 24 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Norbaitek uste bazuen adinarekin herritarrak otzandu egiten direla eta haien eskubideak defendatzeko gaitasuna galtzen dutela, erabat oker dabilela antzeman izan du. Pentsiodunak dira baieztapen horren adibiderik behinena, pentsio duinak eskatzeko eta zer esana badutela aditzera emateko, herri askotako plazak hartu baitituzte. Haserrea piztu 2018 urterako aurreikusitako igoera barregarriak egin du... baina ezinegon hori lehenagotik zetorren. Izan ere, hainbatetan entzun baitugu krisia gainditzeko bidean gaudela eta ekonomiak goranzko joerari eusten diola... alabaina, egia da herritarrak ez direla hazkunde hori maila berean bizi-tzen ari.

Harridura, ordea, beste kontu batek sorrarazten dit. Ez dakit pentsiodunak Bilboko Udaletxearen aurrean zergatik elkartzen diren, Bilbon, beste plaza batean, Espainiako Gobernuaren ordezkariordeak egoitza ez ezik estatuaren Ogasunak berak ere eraikina dituenean. Ezen, Gizarte Seguran-tzaren kontua estatuaren afera baita, ez Udalarena edota Eusko Jaurlaritzarena... eta ez, Eusko Jaurlaritzak edota Eusko Legebiltzarrak eskumen hori transferi-tzea eskatu ez dutelako, estatuko alderdi nagusiek, bai eta sindikatuek beraiek hala izatea nahi dutelako baizik. Beraz, komeni da erantzukizunak garbi uztea.

Zapatero presidentearen sasoian eten zen ekonomiaren bilakaera kontuan hartuz, pentsioak egoki-tzeko ordura arte zegoen irizpidea. Gainera, bozketa hori egin zenean, alderdi sozialistaren diputatua zen egun alderdi horretako idazkari nagusia dena, beste ministro sozialista baten tokia hartu baitzuen. Era berean, Gizarte Segurantzaren defizitaz hitz egiterakoan, komeni da lan-erreformaren eta kotizazioaren arloan hartu diren erabakiak horretan izan duten eragina azpimarratzea. Lehenbizikoak prekaritatea eta lan-baldintzak eskastea ekarri du -ekarpenak doituz-... eta bigarrenak, Gizarte Segurantzari egiten zaion ekarpena murriztea, bi-biek areagotu dute bizi itxaropenaren hazkundeak eragindako defizita areago-tzea.

Krisi bete-betean harturiko erabakiak bere horretan mantendu behar dira? Atzera egin behar da? Areago, ekonomiaren hazkundearen zati barregarri bat -herritarrek eginiko ahaleginaren parekoa ez dena- herritarrengana iristen ari denean? Beharbada, pentsioez bainoago gizarte ereduaz hitz egin beharko genuke;aberastasuna banatzeaz;zerbitzu eta pentsio are hobeak jasotzeko, guztiok -ahalik zergarik gutxien ordaintzeko eginahalak egiten dutenak barne- ekarpen are handiagoa egiteaz;eskumenak eskuratzeaz eta gure erakundeek kudeatzeaz... Espainiako Gorteetan bost ordezkari ez besterik dituen EAJ alderdiak sakoneko arazoak konponduko dituela bezalako uste okerra zabaltzen aritu beharrean.

etiquetas: erramun osa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120