Eustaten arabera

Industriaren prezioak %0,2 igo ziren martxoan EAEn

Urte arteko tasa, azken 12 hilabeteetan industriaren prezioek izandako aldakuntza biltzen duena, %2 da

EP - 2018(e)ko apirilaren 24a, asteartea - 10:51etan eguneratua

La industria de la automoción ha contribuido a la creación de cientos de puestos de trabajo este año.

La industria de la automoción ha contribuido a la creación de cientos de puestos de trabajo este año. (Patxi Cascante)

Galería Noticia

La industria de la automoción ha contribuido a la creación de cientos de puestos de trabajo este año.

Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren prezioak %0,2 gehitu ziren pasa den martxoan, aurreko hilabetearen aldean, eta horrela, martxoko urte arteko tasa, azken 12 hilabeteetan industriaren prezioek izandako aldakuntza biltzen duena, %2 da, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Metalurgia eta metalezko produktuak (%1,2), ehungintza, jantzigintza,larrugintza eta zapatagintza (%1), zura, papera eta arte grafikoak (%0,8) eta erauzketa industriak (%0,8) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak martxoan, aurreko hilaren aldean, eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-%1,2), produktu farmazeutikoen fabrikazioa (-%0,3) eta industria kimikoa (-%0,3) adarretan jaitsi ziren gehien.

Halaber, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, energiaren prezioak %0,9 jaitsi ziren, bitarteko ondasunenak %0,8 gehitu, eta ekipo ondasunenak %0,2 gehitu. Kontsumo ondasunen prezioak %0,5 igo ziren (iraunkorrenak %0,3 eta ez iraunkorrenetan %0,5).

Bestalde, iazko martxoaren aldean, metalurgia eta metalezkoproduktuak (%5,1), ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%3,0) eta kokeriak eta petrolioa fintzea (%2,7) adarretan gehitu ziren gehien prezioak, eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-%0,7), produktu farmazeutikoak (-%0,5) eta produktu informatiko eta elektronikoak (-%0,3) jaiotsi gehien.

Gainera, urte artean, energiaren prezioak %1,0 gehitu ziren, bitarteko ondasunenak %3,5 eta ekipo ondasunenak %1,7. Kontsumo ondasunen prezioak %1,4 gehitu ziren (ez iraunkorrenak %1,6 eta iraunkorrenak %0,6).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120